Baldintzak:
Triatloia Maite Dut egitasmoko ekintza honetan izen-ematearekin batera ondorengo baldintzak onartzen dituzu:
Datuak erabili eta kudeatzeko arduraduna: Arazi IKT S.L. (IFZa: B20898334 / Nafarroa kalea 37B, 20800 Zarautz). Ematen diguzun informazioa enpresaren izenean erabiliko dugu, eskatutako zerbitzua eskaintzeko.
Arazi IKT S.L.-k Triatloia Maite Dut egitasmoaren baitan sortzen diren bestelako komunikazioak bidaltzeko baimena izango du.
Emandako datuak gordeko dira merkataritzako harremanari eusten zaion bitartean edo legezko obligazioak betetzeko behar diren urteetan. Datuak ez zaizkie hirugarrengoei emango, legezko obligazioren bat ez badago. Zuk eskubidea duzu Arazi ikt S.L.-ren zure datu pertsonalak erabiltzen ari ote garen jakiteko; beraz, eskubidea daukazu zeure datuak eskuratzeko, datu okerrak zuzentzeko eta, datuak ez badira jada beharrezkoak, ezaba daitezela eskatzeko. Izen-ematea ezeztatzeko aukera ere izango duzu info@triatloiamaitedut.eus helbidera idatzita.
Irudi-eskubideei buruzko maiatzaren 5eko 1/1982 Lege Organikoan xedatutakoa betez, gure esku jarritako argazkiak eta bideoak ARAZI IKT SL-ren jabetzakoa den fitxategi automatizatu batean jasoko ditugula jakinarazi nahi dizugu. Era berean, argazkiok Araziren eta Triatloia Maite Dut sare sozialetan, eta webgunean jartzeko erabiliko lirateke, baita komunikabideei bidalitako informazioetan ere.
Fitxategi horretako argazkiak eskuratu, zuzendu, edo ezeztatu nahi badituzu, 943 833 641 telefonora dei dezakezu, edo idatziz bidal zenezake eskaera Nafarroa kalea, 37 B – 20800 Zarautz (Gipuzkoa) helbidera, edo posta elektroniko bidez info@triatloiamaitedut.eus helbidera idatzita, eta berehala erantzungo diogu zure eskaerari.