18 Mar Berdintasuna
Berdintasuna
Kirolaren eta batez ere triatloiaren bitartez, berdintasuna landu nahi dugu. Gure sorreratik izan dugu genero berdintasunaren ikuspegia presente, baina ez dugu gezurrik esango, ez da beti bide erraza izan. Gure erronka nagusia, triatloia maila fisiko handia zuten kirolarien eskura bakarrik zegoela pentsatzeko joerarekin amaitzea izan da. Badirudi lortzen ari garela aldaketa, emakumeen parte-hartzea urtetik urtera gora doa eta. Denen artean babestu dezagun emakume kirolaria!
Gure aldetik, lehen eguneko indar eta gogo berdinarekin jarraituko dugu puntu honetan lanean, eta orain arte aplikatu diren berdintasun neurriak martxan jarraituko dute:
- Komunikazioa: erabiltzen dugun hiztegia zein elementu grafikoak zaindu.
- Zailtasun maila: abian jartzen dugun ekintza bakoitza norbanakoaren forma fisikora egokitzen dugu, guztiei zuzenduak daude, eta ez da inolako maila minimorik eskatzen parte hartzeko.
- Sexua irizpidea: egonaldietan taldeak egiterako garaian zein probetan irteerak antolatzeko garaian, sexua ez da inoiz irizpidea izaten.
- Lehia ez: ekimenak adiskidetasuna bultzatzen du, lehia alde batera utziz. Parte-hartzea saritzen da.
- Lan-taldea: ezinbestekoa da parte-hartzaileek emakumeak izatea erreferentzi. Ekimenaren arduraduna emakumea da, eta 2019ko hezitzaileen %52,44a emakumea izan zen.
- Parte-hartzaileen arteko errespetua: parte-hartzaileek barneratuta dituzte genero berdintasun neurriak, eta horrek beraien arteko errespetua sortzeaz gain, laguntasuna sustatzen du, norbanakoaren erosotasuna bultzatuz. Kontrako jarrerarik ez da onartzen.