Euskara

Euskara

Triatloiaz gain, euskara maite dugu. Aisialdian euskaraz gozatu nahi dugu, eta Euskal Herri osoko partaideak elkartzen garenez, gure artean euskalki ezberdinak erakusteko irrikaz egoten gara. Zenbat barre egiten dugun horrekin!

Gune erdaldunago batetik datorren gazteari ere egiten diogu lekua, beharrezkoa bada, mantsoago hitz eginaz edo hitzak neurtuz. Guretzat garrantzitsua, harremanak euskaraz sortzea da. Hitz egitera bultzatzeaz gain, hezitzaileek euskal kantak eta dantzak ere erakusten dizkigute. Baina ez naiz eskolan sentitzen, dena era natural eta dibertigarri batean gauzatzen da eta.