Festa giroa

Festa giroa

Helburu guztien gainetik, ongi pasatzea dugu. Horrek zer esan nahi duen azaltzea alferrikakoa denez, bideo honen atzean dagoen anekdota kontatuko dizuet.

Grabaketa hau 2018. urteko abuztukoa da. Txurruka aterpetxean Kirol Udalekuak ospatzen ari ginen, eta minutu batzuk lehenago Eneko Llanos triatleta profesionalaren hitzaldia entzuten egon ginen. Bai, gure udalekuetara etorri zen! Frontoian bildu ginen guztiak, eta euria gogotsu ari zuen arren, interesgarriegia zen Eneko Llanos kontatzen ari zitzaiguna. Gainera estalpean geunden. Hitzaldia amaitzean ordea, aterpetxe inguruan uholdea sortzen ari zela konturatu ginen. Arazoa? Ez guretzako! Momentu horri ere alde ona ikusi eta sortu zen piztina natural horretan jolastea erabaki genuen. Udalekuak amaitzean kontatu ziguten bitartean etxekoak kezkatuta zeudela ea gu ongi geunden  jajajajajaja.