Gazteak

Laguntasuna

Laguntasuna

Zer izango litzateke egitasmoa, parte-hartzaileen artean sortu diren harremanik gabe? 2013. urtean sortu zen egitasmoko ekintzetatik milaka parte-hartzaile pasa dira, eta zorionez gehiengo handi batek errepikatu egin du. Ziur gaude ekintzak gustatu zaizkiela, baina ez dugu zalantzarik hemen balio handiena, sortu dituzten harremanek dutela. Lagunak egiteko plataforma etengabea da. Lehenengo aldiz parte-hartzen duenak, lagun berriak egiteko aukera du. Errepikatzen duenak, lagun zaharrekin elkartzeko erabiltzen du. Ezagutzen ditugu kasuak seme-alaben laguntasunak bi familia edo gehiago elkartu dituenak.

Horretaz gain, triatloian serioago jardun nahi duenarentzat ere entrenatzeko laguna bilatzeko plataforma paregabea da. Euskal Herri osotik datoz gazteak, eta zure egoera berean zauden bakarra ez zarela ohartzeko aukera ematen dizu. Afizio eta helburu bera duen taldetxoa osatu dezakezu, elkar lagunduz eta babestuz.



X