Ohitura osasungarriak

Ohitura osasungarriak

Ume eta gazteen artean ohitura osasungarriak ezarri nahi ditugu, esfortzu berezia eginaz nerabeengan. Adin horretan askok, batez ere emakumeek, kirola uzten dute, eta guk kirolaren beste aldea erakutsi nahi diegu: lehiaketa eza, laguntasuna eta dibertsioa indartuz.

Eguneroko bizitzan, eta ez soilik kirolarientzat, eta batez ere nerabezaroan elikadurak duen garrantzia ere ulertarazi nahi diegu. Horretarako, egonaldietako jatorduak prestatzeko nutrizionista baten laguntza dugu.