Emakumeen triatloi egonaldia Getarian

  • Datak: Ekainak 3 – 4
  • Gehienezko partaide kopurua: 20 pertsona (aterpetxean ostatu hartzen)
  • Hizkuntza: Euskara
  • Lekua: Askizu aterpetxea, Getaria
  • Kirol maila: oraintxe duzunarekin zatoz, gu egokituko gara
  • Distantziak: Super Sprint, Sprint edo Olinpikoa
  • Saioak zuzentzen: Ainhoa Murua, Adriana Campoy eta Leire Lizarralde.
  • Partaideen artean: Nerea Mazo, Jone Albisua eta Anne Galarraga.

Emakumeen triatloi egonaldi batekin gatoz! Getariako Askizu aterpetxean 20 emakume elkartuko gara triatloia osatzen duten hiru diziplinak elkarrekin praktikatu eta zergatik ez, ondo pasatzeko!

Kirol irteeretarako goi mailako emakumeak “fitxatu” ditugu eta gure erritmora egokitutako saioa zuzendu eta zalantzak argitzeko gogoz ditugu: Ainhoa Murua (triatloi modalitatean 4 bider olinpiar jokoetan partaide), Adriana Campoy (igeriketan eta triatloi probetan esperientziaduna) eta Leire Lizarralde (Gipuzkoako duatloi zirkuituko txapelduna, urte asko daramatzana triatloiko euskal zirkuituan eta beti aldarte onean).

Getariako Askizu auzoan aurkitzen den aterpetxea oso-osorik guretzat izango dugu, paraje ederraz inguratuta, kirolaz eta konpainiaz disfrutatzeko. Aterpetxean ostatu hartu gabe parte hartzeko aukera ere baduzue. Animatu eta zatoz triatloian gurekin murgiltzera!

Saioak gidatzeko honako emakume hauek “fitxatu” ditugu:

Ainhoa Murua

Adriana Campoy

Leire Lizarralde

Partaideen artean izango ditugu:

Anne Galarraga

logolaboralkutxa2021

(%20ko deskontua Laboral Kutxaren babeslegotzari esker)

EGONALDIAREN PREZIOA

106 euro/pertsona
85 euro/pertsona, BEZ barne

Prezioan barne:

  • Aterpetxean gau bat
  • Larunbateko bazkari eta afaria
  • Igandeko gosaria eta hamaiketakoa
  • Bizikleta, korrika eta igeriketako entrenamendu gidatuak
  • Triatloia Maite Dut pack-a (kamiseta, bidoia, poltsa)
  • Autobus zerbitzua
  • Adituekin solasaldia
  • Erantzunkizun zibileko asegurua

ATERPETXEAN LO EGIN GABE

87 euro/pertsona
70 euro/pertsona, BEZ barne

Prezioan barne:

  • Larunbateko bazkari eta afaria
  • Igandeko hamaiketakoa
  • Bizikleta, korrika eta igeriketako entrenamendu gidatuak
  • Triatloia Maite Dut pack-a (kamiseta, bidoia, poltsa)
  • Autobus zerbitzua
  • Adituekin solasaldia
  • Erantzunkizun zibileko asegurua

Egitaraua

Ekainaren 3a, larunbata:

9:30 Harrera Askizu aterpetxean
10:30 Leire Lizarralderekin bizikleta irteera + trantsizioak
14:00 Bazkaria + Leire Lizarralderekin solasaldia
16:00 Denbora librea
Hautazkoa: Zumaiara oinez jaitsi eta Flysch-ean barrena bisita gidatua burutzea
20:00 Autobusa Askizu aterpetxera
21:00 Afaria Askizu aterpetxean

Ekainaren 4a, igandea:

8:30 Gosaria
9:30 Getariako Malkorbe hondartzara oinez
10:30 Igeriketa saioa itsasoan Ainhoa Murua eta Adriana Campoyren eskutik.

(Getaria-Zarautz itsas zeharkaldia prestatu nahi duten emakumeentzat ere zabalduko da deialdia, ur-irekietako entrenamendu gisa, distantzia ezberdinak landuko dira.)

12:00 Hamaiketakoa eta solasaldia Ainhoa Murua eta Adriana Campoy-rekin Getariako Ixkote Elkartean.

(Emakumeen triatloiko egonaldi honetan parte hartzen ari direnentzat bakarrik).

13:30 Autobusa Askizu aterpetxera
14:00 Agurra

Askizu aterpetxea, Getarian

 

Askizu natura ingurune ikusgarri batean dago, mendialdean, eta parez pare dauka Kantauri itsasoa. Ez duzu auzoan aparkatzeko arazorik izango.

Aterpetxearen ezaugarriak:

  • 30 ohe: Beheko solairuan 9 ohe (bizikletak uzteko gela izango da), goiko solairuan 18 ohe (logela haundian), 3 ohe (logela txikian).
  • Lo zakua edo maindireak ekarri beharko dituzu, zeuk aukeratu.
  • Komunak eta dutxak partekatuak.

EMAKUMEOK MUGIMENDUAN ekimenak babestutako ekintza



X