X. KIROL UDALEKUAK (7-17 urte)

X. KIROL UDALEKUAK (7-17 urte)

Ohar garrantzitsua:

Udalekuen leku aldaketa:

Triatloia Maite Dut kirol udalekuak Txurruka aterpetxean izatetik Hondarribiako Juan Sebastian Elkano aterpetxean izatera pasatu dira, Gipuzkoako Foru Aldundiak horrela eskatuta.

COVID-19aren garai honetan ez da batere erraza izan ekintzak antolatzea, dena dela Triatloia Maite Dut egitasmoak aurtengoan ere 10 urtez ospatu dituen Txurrukako udalekuak antolatu nahi izan ditu. Aldundiak eskaturiko prozedura jarraituz, Txurruka aterpetxearen erreserba baieztatuta eduki ondoren zabaldu ziren izen-emateak. Gerora ordea, Txurrukako aterpetxea Gizarte Zerbitzuetarako erabili behar dutela-eta, toki aldaketa proposatu zitzaigun Foru Aldunditik. Hondarribiko aterpetxera joan gara bertako instalakuntzak ikustera eta aurreikusitako ekintza guztiak bertan modu egokian burutu daitezkeela ziurtatu ondoren udalekuekin aurrera egitea erabaki dugu.

“Hondarribiako 152 plazatako aterpetxea Triatloia Maite Dut kirol udalekuetako 60 pertsonentzat, gazteak eta hezitzaileak barne, gorde da osotasunean.”

Juan Sebastián Elkano aterpetxea Hondarribiko hirigunetik 800 metrora dago, Higuer itsasargira doan errepidean. 152 plaza ditu 3 solairutan banatuta, 2, 4, 10 eta 14 oheko logeletan. Kanpoaldean aisiarako gune handia dago, belar artifizialeko kirol anitzeko pista eta umeentzako parkea barne. Espazio eta gune zoragarria astebetez gozatu ahal izateko.

Dagoeneko izena-emanda zaudetenoi animatzen zaituztegu zuen partehartzea mantentzera, baina berau ezeztatu nahi izanez gero info@triatloiamaitedut.eus helbidera mezu bat bidali eta dirua itzuliko zaizue. Horretarako azken eguna uztailaren 26a izango da. Beranduago ezeztatzen diren izen-emateen kasuan zenbateko osoaren %50a itzuliko da soilik.

Gainontzekoei animatzen zaituztegu kirol udaleku hauetan izena ematera. Zatozte! Ederki pasako dugu eta segurtasun neurri guztiak hartuko ditugu guztion ongizatea bermatzeko!!



X