Triatloi egonaldi batekin gatoz! Getariako Askizu aterpetxean 17 emakume elkartuko gara triatloia osatzen duten hiru diziplinak elkarrekin praktikatu eta zergatik ez, ondo pasatzeko!
Getariako Askizu auzoan aurkitzen den aterpetxea oso-osorik guretzat izango dugu, paraje ederraz inguratuta, kirolaz eta konpainiaz disfrutatzeko. Aterpetxean ostatu hartu gabe parte hartzeko aukera ere baduzue.
✔ Datak: Maiatzak 31 – Ekainak 1
✔ Gehienezko partaide kopurua: 20 pertsona (12 gaua barne, 8 gau gabe)
✔ 16 urtetik aurrerako emakumeentzat
✔ Hizkuntza: Euskara
✔ Lekua: Askizu aterpetxea, Getaria
✔ Kirol maila: Oraintxe duzunarekin zatoz, gu egokituko gara
✔ Distantziak: Super Sprint, Sprint edo Olinpikoa
✔ Saioak zuzentzen: Ainhoa Murua, Adriana Campoy eta Eneritz Urrutia


Lau joko olinpikotan lehiaturiko triatleta eta entrenatzailea

Igeriketa probetan aditua

Triatletalaria
Izen-ematearekin batera, ondorengo triatloi probetarako dortsala lortzeko aukera izango duzu:

🏃♀️ Distantzia Olinpikoa
📅 Ekainak 29
🎫 75€

🏃♀️ Distantzia Olinpikoa
📅 Ekainak 29
🎫 50€

🏃♀️ Super Sprint distantzia
📅 Ekainak 28
| 9:30 | Harrera Askizu aterpetxean |
| 10:30 | Eneritz Urrutiarekin bizikleta irteera + trantsizioak + korrika saioa |
| 14:00 | Bazkaria |
| 16:00 | Eneritz Urrutiarekin solasaldia. Galderak egiteko aukera |
| 17:30 | Getariara oinez jaitsi herrian buelta bat eman |
| 20:00 | Autobusa Askizu aterpetxera |
| 21:00 | Afaria |
| 8:30 | Gosaria |
| 9:30 | Getariako Malkorbe hondartzara oinez (Adriana Campoy eta Ainhoa Murua) |
| 10:30 | Igeriketa saioa itsasoan Adriana Campoy eta Ainhoa Muruaren eskutik. |
| 12:15 | Autobusa Askizu aterpetxera |
| 12:30 | Hamaiketakoa eta solasaldia Adriana Campoy eta Ainhoa Muruaren eskutik. Galderak egiteko aukera |
| 14:00 | Agurra |


Izena ematean, Triatloia Maite Dut produktuak erosteko aukera izango duzu %10eko deskontuarekin.