Triatloian hasteko lehen urratsak

Triatloian hasteko lehen urratsak

Zure lehen triatloia egin nahi duzu baina ez dakizu nondik hasi? Euskadiko Triatloi Federazioa eta Triatloia Maite Dut ekimenak indarrak batu ditugu triatloiaren hastapena errazteko. Super Sprint eta Sprint distantziara egokitutako asteko entrenamendu-planak, adituen aholku praktikoak, eta hasi aurretik jakin beharreko informazio guztia eskura izango duzu.

Ekin diezaiogun bideari!

Triatloia prestatzeko entrenamenduak

Triatloia Maite Dut egitasmoak “12 Astetan Triatleta” erronkaren bitartez, Hektor Llanosek sortutako asteko entrenamendu taulen bidez, zuk aukeraturiko triatloi distantziako proba bat egiteko prestatzen zaitu.

ssp
Super Sprint

350 m igeri / 10 km bizikleta / 2, 5 km korrika

“Lehen aldiz triatloia probatu nahi dut. Ez dut nire egunerokotasunean igeri, bizikleta edo korrika egiten, baina esperientzia berria bizi eta nire burua erronka berri batean jartzea gustatuko litzaidake”

sp
Sprint

750 m igeri / 20 km bizikleta / 5 km korrika

“Hiru kiroletako bat egiten dut eta triatloi bat prestatu nahi dut! Astean pare bat aldiz entrenatzen dut, eta nire helburua lehen triatloia osatzea da!”

Egin bat erronkarekin eta prestatu zure lehen triatloia!

Espero dugu emandako informazioa triatloian lehen urratsak emateko baliagarri egin izana.

Gure egunerokoa jarraitu Instagram eta Tiktok kanaletan (@triatloiamaitedut).

Ongi etorri Triatloia Maite Dugunon artera!