Zanbulla

Uratloi txikia (5-12 urte) eta Igeriketa taldean (>13 urte)

Irailak

15

Donostiako Kontxako hondartzan

LOGO-WEBTMD

2019ko Zanbulla ekitaldia amaitu da, milesker guztiori eta datorren urte arte!!

URATLOI TXIKIA (5-12 urte)

(2007-2014 urte artean jaioak)

Jai giroan, Kontxako hondartzan, korrika eta igeriketa egiteko proba. Lehia alde batera utzita, kategoria txikienetik hasiko da.

 

Online izen ematea: 8€

Egunean bertan: 10€

URATLOI TXIKIA

*Izen-ematearen prezioak honakoak barneratzen ditu: asegurua, txanoa, kamiseta, KM0 hanburgesa bandejarentzat txartela, anoa-gunea, medaila, lasterketa ondorengo pintxoa.

IGERIKETA TALDEAN (>13 urte)

(2006an edo aurretik jaioak)

Kontxako badian taldeka igeri egin beharko dute 750 metro osatu eta 3 taldekideak batera helmugaratu arte.

 

Prezioa: 45€/taldeko

IGERIKETA TALDEAN

*Izen-ematearen prezioak honakoak barneratzen ditu: Txanoa, asegurua, oparia, KM0 hanburgesa bandejarentzat txartela, anoa-gunea, medaila, pintxoa hartu eta nahi adina txotx egiteko tiketa.

Egitaraua

ZANBULLA egitaraua: irailak 15

  • 10:00-10:45 Uratloi Txikirako izen-emate berriak eta partaideen poltsaren banaketa (dortsala, txanoa, kamiseta, pintxo tiketa...). 
  • 10:00-10:45 Uratloi Txikiko partaideen markaketa eta trantsizio gunera sarrera (boxeak)..
  • 11:00-12:00 Uratloi Txiki probak adinka, txikienetik hasita 4 txanda (5-12 urte). 
  • 11:15-12:15  Taldekako probako partaideen poltsaren banaketa (txanoa, pintxo tiketa eta oparia).
  • 11:15-12:15  Taldekako probako partaideen markaketa.
  • 12:30 Taldekako probaren hasiera, 750 m. 
  • 13:15 Taldekako probaren sari banaketa eta pintxo-txotx partaide zein ikusleentzat.
  • 14:00 Ekitaldiaren amaiera.

Jai giroa nagusituko da:

PINTXO-TXOTX Eusko Label

Proben ondoren Eusko Label parrillan BaserriaKM0 miniburgerrak zerbitzatuko dira eta sagardoa txotxean edateko aukera egongo da. Partaideek zerbitzu hau doan eskuratzeko tiketak izango dituzte, eta ikusleek bertan erosteko aukera izango dute.

TONBOLA: Orca produktuekin

ORCA etxearekin “Triatloia Maite Dut” tonbola sortu dugu aurtengoan. 5 €-tan egongo da tiket bakoitza, eta guzti-guztiek izango dute 5 euro baino gehiagoko sariren bat. Hona hemen eskuratu daitezkeen sarien zerrenda:
• SAFETY BUOY (boya) 45 euroko saria
• SWIN TRAINING MESH BAG (red) 16 euroko saria
• PONCHO TOWEL 39 euroko saria
• PRO PADDLE 19 euroko saria
• KILLA SPEED GOGGLE (betaurrekoak) 20 euroko saria
• PULL BUOY 16 euroko saria
• VISOR (bixera) 19 euroko saria
• PORTADORTSALA 8 euroko saria
• NIK TRI kirol jertsea 35 eta 50 euroko saria

Antolatzaileak

Captura de pantalla 2019-07-12 a las 11.18.34

Babesleak

Captura de pantalla 2019-08-07 a las 09.28.53

Laguntzaileak

Captura de pantalla 2019-08-07 a las 09.28.45