Captura de pantalla 2019-07-12 a las 11.48.24

Igeriketa taldean Donostian:

3 pertsonako taldeetan osatu beharreko igeriketa proba.

    • NORENTZAT: 13 urtetik gorakoak (2006an edo lehenago jaioak).
    • DATA: Igandea, 2019ko irailaren 15a.
    • ORDUA: 12:30etan.
    • LEKUA: Kontxako hondartza, Cervantes plaza parean.
    • PREZIOA: 45 Euro/taldeko
    • Izen-ematearen prezioak honakoak barneratzen ditu: asegurua, txanoa, kamiseta, lasterketa ondoreneko pintxoa.

Izen ematea itxita:

Izen emateak irailaren 11ean 23:55etan itxiko dira.

Izen-emate formularioa itxita

Zanbulla igeriketa taldean probarako izen-emateak itxi dira.

ONLINE ORDAINKETA ITXITA:

Zanbulla igeriketa taldean probarako izen-emateak itxi dira.

Probaren inguruko xehetasunak:

Taldeak hiru lagunez osatuta egon beharko dira eta 13 urtetik gorakoek parte hartu ahal izango dute (2006an edo lehenago jaioak). Kontxako badian taldeka igeri egin beharko dute 750 metroak osatu eta 3 taldekideak batera helmugaratu arte.

375 metrotako bi bira izango dira, lehenengo biraren ondoren hondarretara irten eta berriz taldekideekin elkartuz uretara sartu aurretik.

  • 3 taldekideek kolore bereko txanoa izango dute. Txanoa taldekideak uretan ezagutzeko adierazle nagusia izango da.
Lerroan igeri egitea gomendatzen da, bata bestearen atzetik, elkarrekin joateko, eta oinean edo eskuan bereizgarriren bat kokatzea taldekideak errazago ezagutzeko.
  • Ez da denborarik hartuko eta ez da Txip-a erabiliko lasterketan.
  • 3 kategori egongo dira (emakumezkoa, mixtoa eta gizonezkoa) eta kategori bakoitzeko lehen 3 taldek jasoko dute saria. (Ikus sarien taula behekaldean)
  • Uraren tenperaturak 18 gradu gainditzen baditu neoprenoaren erabilera debekatua egongo da.
  • Kontsigna zerbitzua egongo da Kontxako arkupetan. Zuen motxilak edo poltsak Kontxako arkupetan kokaturiko kontsignan utzi ahal izango dituzue. Aurten ezin izango dira Hegalak Zentroko aldagelak eta dutxak erabili, horretarako Kontxako kabinak erabili beharko dira. Partaide bakoitzak zerbitzu horren erabilera ordaindu beharko du.

Ez zara esku hutsik joango:

Partaide bakoitzak Eusko Label pintxo-txotx-az gozatzeko aukera izateaz gain proba bakoitzean SARI guztiz desiragarriak banatuko dira. Zeren zain zaude, sortu zure taldea eta egin zanbulla!

Eskerrik asko BaserriaKM0, Eusko Label, Orca eta Hegalak !!

logoak-eskerrak

1. sailkatutako taldea

Emakumezko, gizonezko eta kategoria mixtoa

  • ORCA SASKIA:
  • SAFETY BUOY (boya)
  • KILLA SPEED GOGGLE (betaurrekoak)
  • BISERA

2. sailkatutako taldea

Emakumezko, gizonezko eta kategoria mixtoa

  • EUSKO LABEL SASKIA:
  • 3 botila Sagardo Naturala D.O. Euskal Sagardoa Oihate 0,75 L.
  • Eusko Labeldun Oliba olio birjina estra. 50 cl.
  • Nardín hegaluze lata oliba oliotan. 120 gr.
  • Eusko Labeldun Urdetxe saltxitxoia. 100 gr.
  • Ibarrako pipermindun %70ko txokolate beltza. Rafa Gorrotxategi. 100 gr

3. sailkatutako taldea

Emakumezko, gizonezko eta kategoria mixtoa

  • HEGALAK KIROL ZENTROA:
  • Sari berezia Hegalak zentroaren eskutik

FESTA GIROA

Edozeinentzako zabalik dagoen festa da, eta lagunartean kirola egiten disfrutatzeko aukera bikaina. 

Festa pintxo-txotx eta musikarekin girotuko da. Pintxoak BaserriaKM0 eta Eusko Labelen eskutik iritsiko dira bere parrilarekin bertaratuko baita partaide eta ikusleei kalitate goreneko Eusko Label produktuak eskaintzeko. Eta txotx egiteko sagardoa ere ez da faltako. Ez pentsatu bitan eta murgildu zaitez!

ZANBULLA egitaraua: irailak 15

  • 10:00-10:45 Uratloi Txikirako izen-emate berriak eta partaideen poltsaren banaketa (dortsala, txanoa, kamiseta, pintxo tiketa...). 
  • 10:00-10:45 Uratloi Txikiko partaideen markaketa eta trantsizio gunera sarrera (boxeak)..
  • 11:00-12:00 Uratloi Txiki probak adinka, txikienetik hasita 4 txanda (5-12 urte). 
  • 11:15-12:15  Taldekako probako partaideen poltsaren banaketa (txanoa, pintxo tiketa eta oparia).
  • 11:15-12:15  Taldekako probako partaideen markaketa.
  • 12:30 Taldekako probaren hasiera, 750 m. 
  • 13:15 Taldekako probaren sari banaketa eta pintxo-txotx partaide zein ikusleentzat.
  • 14:00 Ekitaldiaren amaiera.

Captura de pantalla 2019-07-12 a las 12.18.35