"Triatloia Maite Dut"

Triatloi topaketa sarea, gazteentzat

 

“Triatloia Maite Dut” ekimenak, gazteen artean triatloia euskaraz sustatzea du helburu.  Triatloiaren bitartez laguntasuna, izaera aktibo eta positiboa, ohitura osasungarriak eta beste hainbat balio transmititu baitaitezke.
Ekimenaren atzean heziketan eta kirol jardueren antolaketan eskarmentu handia duen lantaldea dago AraziKutxa Fundazioa, eta Fitgüne,  Eusko Jaurlaritzaren euskara departamentuaren, Baserria KM0 eta Catalana Occidente aseguru etxearen babesarekin. Guztion nahia "Triatloia Maite Dut" lelopean antolatzen diren jarduera pizgarri hauek ahalik eta gazte gehiengana heltzea da.

Aurten, hainbat triatloi taldek egitasmoarekin bat egin dute, Mugarra, Antxintxika, Ordizia, Alarabi, Urbi, Nik Tri eta Getaitri esate baterako. Guztion artean, triatloi sarea indartu, familientzat plan apartak sortu eta gazteengana esperientzia aberasgarriekin heltzea lortuko dugu.



Eskerrik asko "Triatloia Maite Dut" egitasmoa zabaltzen laguntzen ari zareten guztioi. 

Ekitaldien inguruko informazio gehiago: www.niktri.eus

TMD-2019-eskema-logo-berria