Captura de pantalla 2019-07-12 a las 11.47.34

Uratloi Txikia Donostian (5-12 urte)

  • NORENTZAT: 5 - 12 urte bitarteko gazteei zuzendua (2007-2014 artean jaioak, biak barne).
  • DATA: Igandea, 2019ko irailaren 15a.
  • ORDUA: 11:00etan.
  • LEKUA: Kontxako hondartza, Cervantes plaza parean.
  • PREZIOA: Online izen-ematea: 8 € / Probaren egunean: 10 € / Nik Tri Kide: 0 €.

Izen-ematearen prezioak honakoak barneratzen ditu: asegurua, txanoa, kamiseta, lasterketa ondoreneko pintxoa. 

Online izen-ematea ITXITA:

Probaren egunean goizeko 10:00etatik 10:45etara izen-emate berriak onartuko dira, Cervantes Plazan egongo den informazio gunera hurbilduz.

Izen-emate formularioa ITXITA:

Gunean bertan onartuko dira izen-emateak aipatutako ordutegian.

ONLINE ORDAINKETA ITXITA

Online izen-emateak itxi dira.

Umeei zuzenduriko uratloia da. Jai giroan, Kontxako hondartzan, korrika eta igeriketa egiteko proba. Lehia alde batera utzita, kategoria txikienetik hasiko da.

Partaide guztiek eraman behar dute:
• Igeriketa-betaurrekoak
• Korrika egiteko zapatilak ez dira derrigorrezkoak izango (aurten itsasbehera izango denez oinutsik egingo dute korrika)

 

DISTANTZIAK:
• 5-6 urte (2014-2013): 65m (korrika)-25m (igerian)-65m (korrika)
• 7-8 urte (2012-2011): 125m (korrika)-50m (igerian)-125m (korrika)
• 9-10 urte (2010-2009): 250m (korrika)-100m (igerian)-250m (korrika)
• 11-12 urte (2009-2008): 500m (korrika)-200m (igerian)-500m (korrika)
Gaztetxoen probaren ondoren taldekako igeriketa proba ospatuko da, 13 urtetik aurrerakoentzat.

Uratloi txikia planoa (zanbulla 2019)

Egitaraua:

ZANBULLA egitaraua: irailak 15

  • 10:00-10:45 Uratloi Txikirako izen-emate berriak eta partaideen poltsaren banaketa (dortsala, txanoa, kamiseta, pintxo tiketa...). 
  • 10:00-10:45 Uratloi Txikiko partaideen markaketa eta trantsizio gunera sarrera (boxeak)..
  • 11:00-12:00 Uratloi Txiki probak adinka, txikienetik hasita 4 txanda (5-12 urte). 
  • 11:15-12:15  Taldekako probako partaideen poltsaren banaketa (txanoa, pintxo tiketa eta oparia).
  • 11:15-12:15  Taldekako probako partaideen markaketa.
  • 12:30 Taldekako probaren hasiera, 750 m. 
  • 13:15 Taldekako probaren sari banaketa eta pintxo-txotx partaide zein ikusleentzat.
  • 14:00 Ekitaldiaren amaiera.