Abuztua, 2021

astel09Abu00:0023:59UDALEKU IREKIAK ZUMAIAN, 2021eko abuztuanZumaia Antolatzailea: Arazi

Jardueraren xehetasunak

ADINA: 7-12 URTE (Lehen hezkuntzako ikasleak)

DATA:

Abuztuak 9-13

NON: Zumaia, Gipuzkoa

ORDUTEGIA: 09:00-13:00

HIZKUNTZA: Euskara

KOPURUA: Plaza mugatuak, izen-emate ordenaren arabera

PREZIOA:

75 euro

LANTALDEA:

Arazi Ideiak Borobiltzen enpresak 21 urte daramatza hezkuntza-proiektuak garatzen. Udaleku hauetarako, heziketan eta udalekuen antolaketan eskarmentu handia duen lantaldea sortu du.

UDALEKUEN DESKRIBAPENA:

Aisialdiko ekintzak naturarekin kontaktu zuzenean.

Aurten inoiz baino gehiago, haurrek gainontzeko haurrekin erlazionatzeko, aisialdiko ekintzak burutzeko eta naturarekiko kontaktu beharra dute. Hau kontuan hartuta, aire zabalean eta talde txikietan ospatzeko egitarau anitza sortu dugu, beti ere babes-neurriak errespetatuz.

Jolasaren bitartez, ingurumena, aisia eta kirolarekin loturiko ekintzak burutuko ditugu Zumaia herrian. Besteak beste; multikirola, orientazio jolasa, irteera Marea-arteko plataformara, ibilaldiak, argazki lehiaketa eta hondartzan jolasak. Helburua, lagun berriak egin eta ongi pasatzea da.

Babes neurriak:

Parte-hartzaile zein hezitzaileen segurtasuna babesteko zein covid19-aren transmisioa saihesteko asmoz, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailetik finkatutako protokoloa jarraituko da. Honen berri zehatza emango da izena ematen dutenei eta berau zorrotz betetzea eskatuko da.

OHARRAK:

Parte-hartzaileak hezitzaileek kontutan hartu beharreko gorabeheraren bat baldin badu, antolatzaileei adierazi mesedez.
Informazio gehiago:  www.zumaiakoudalekuak.eus

Antolatzaileak jardueraren ezaugarriak aldatzeko edota jarduerak bertan behera uzteko eskubidea izango du, gutxieneko parte-hartzaileen kopurua ez bada betetzen.

INFORMAZIO GEHIAGO BEHAR BADUZU:

Jar zaitez gurekin harremanetan:

arazi@arazi.eus
943 833 641 – 628 643 069

Ordua

(Astelehena) 00:00 - 23:59 Astelehenetik ostiralera. 9:00 - 13:00

Lekua

Zumaia

Zumaia

Antolatzailea

X