Abuztua, 2021

igan29AbuAll Dayosti03IraXI. Kirol udalekuak Txurrukan 2021 (7-11 urte)Txurruka aterpetxea (Orio, Gipuzkoa) Antolatzailea: Nik Tri Triatloi Elkartea, Arazi eta Fitgüne

Jardueraren xehetasunak

ADINA: 7-11 urte (2010 eta 2014 urteen artean jaiotakoak)
DATA: Abuztuak 29 – irailak 3
NON: Txurruka aterpetxean (Orio, Gipuzkoa)
ORDUTEGIA: Udaleku itxiak
HIZKUNTZA: Euskara
KOPURUA: Plaza mugatuak, izen-emate ordenaren arabera.
PREZIOA: 295 euro
ANTOLATZAILEA: Arazi Ideiak Borobiltzen, Nik Tri Triatloi Elkartea eta Fitgüne

 

UDALEKUEN DESKRIBAPENA:

Kirola, ingurumena eta aisia uztartzen dituen udalekuak.
Kirol udaleku hauetan, jolasen bitartez triatloia ezagutzeko jarduerak egingo dira goizero: igeriketa, bizikleta, oinezko lasterketa eta trantsizioak. Jolas bakoitza adin tarte bakoitzera zein norbanakoaren forma fisikora egokituko da. Helburua parte-hartzaileek triatloia zer den ezagutu eta ongi pasatzea da.
Arratsaldetan aldiz, aisialdirako unea izango da. Ur jolasak, Zarauzko hondartzara txangoa, multi-kirolak, euskara tailerra edo pista jolasa egitea daude aurreikusita, besteak beste. Helburu nagusia, lagunartea sortu eta aste ahaztezina bizitzea da.

PARTE-HARTZAILE KOPURUA ETA BABES NEURRIAK:

Gipuzkoako Foru Aldundiak horrela ezarrita, udalekuetako parte-hartzea mugatua izango da. Izen-emate ordena hartuko da kontuan, eta behin plaza guztiak beteta daudenean, itxaron zerrenda jarriko da martxan.
Parte-hartzaile zein hezitzaileen segurtasuna babesteko zein covid19-aren transmisioa saihesteko asmoz, protokolo baten pean antolatuko dira udalekuak. Protokolo honek aldaketak jasan ditzake une bakoitzeko egoeraren arabera eta osasun arloko agintarien aginduen arabera.

IZEN-EMATEA BERTAN BEHERA UZTEA:

Noiz dago izen-ematea konfirmatuta? Parte-hartzailearen datuak betetzen direnean eta udalekuen kuotaren ordainketa gauzatzen denean.
Izen-ematea bertan behera uzten bada, dirua itzuliko da? Izen-ematearen baja uztailak 30a baino lehen gauzatzen bada, kuotaren %100 itzuliko da. Baja uztailak 30a baino beranduago gauzatzen bada aldiz, kuotaren %50a itzuliko da.
Covid19a dela eta antolakuntzaren erabakia bada udalekuak bertan behera uztea, kuotaren %100 itzuliko zaio parte-hartzaileari. Baita Covid-19an positiboa eman duelako udalekuetan parte hartu ezin duenari ere (edozein delarik data).
Baja eskaera guztiak info@triatloiamaitedut.eus helbidera mezu bat bidaliaz egin behar dira dagokion egiaztagiria atxikitu beharko da baja Covid-ak eragindakoa dela egiaztatzeko.

EKARRI BEHARREKO MATERIALA:
– Aste guztirako arropa: 10 kamiseta inguru, galtza motz edo kuloteak goizetako entrenamenduetarako eta arratsaldeetarako galtzak (luzeak edo motzak), tritrajea (baldin badauka), galtzerdiak, jertsea, zira.
– Nezeserra eta 2 toalla.
– Korrika egiteko zapatilak eta beste oinetako pare bat.
– Bizikleta eta kaskoa. (Bizikleta egoera onean ekartzea garrantzitsua da. Puzgailua eta ordezko piezak ekartzea beharrezkoa da. Bizikletaz ez gara errepidera asko irtengo, beraz, mendian edo baserri bideetan ibiltzeko bizikleta ekartzea komeni da. Giltzarrapoa edo kandadoa ekartzea garrantzitsua da.
– Bainujantzia, igeriketako betaurrekoak, txanoa eta txankletak.
– Eguzkitako krema.
– Kantinplora edo ur potoa.
– Lo-zakua EZ da ekarri behar.
– Motxila txiki bat.
– Linterna

udalekuetako lan-taldea

LAN TALDEA:

🤸 Udalekuetako hezitzaile taldea aurkezten dizuegu:

➡ Ibon Aranguren: 7-11 urteko gazteekin goizeko kirol jolasak antolatuko dituena. Bromazalea dela diote! 😝
➡ Eneko Garcia: 12-17 urteko gazteen goizeko triatloi teknifikazio saioen arduraduna. Irrifar batekin baina izerdi pixkat bota beharko dute, ziur! 😅
➡ Ainhoa Esnal: Aisialdiko jardueren arduraduna. Arratsaldero jolas ero eta dibertigarriak izango dituzte.  🤟😆
➡ Maria Zubiaurre eta Leire Calatayud gazte bakoitzaren beharrei erantzuten egongo dira. 🤗
➡ Iratxe Aguilera @kai.nakai reggeatoi abeslariak ere parte hartuko du udalekuetan, ez da ez musika eta dantzarik faltako. 🎶

Abuztuaren 29tik Irailaren 3 arte Txurruka Aterpetxe osoa beraientzat izango dute.

Gu ere gustora joango ginateke!

HARREMANETARAKO:

info@triatloiamaitedut.eus
943 833 641

Ordua

Abuztua 29 (Igandea) - Iraila 3 (Ostirala)

Lekua

Txurruka aterpetxea (Orio, Gipuzkoa)

Antolatzailea

Nik Tri Triatloi Elkartea, Arazi eta Fitgüne

X