X. KIROL UDALEKUAK TXURRUKAN (7-17 urte)

X. KIROL UDALEKUAK TXURRUKAN (7-17 urte)

Igandea, Abuztuak 30, 2020
– Ostirala, Irailak 4, 2020

4:30pm – 7:30pm

ADINA: 7-12 urte eta 13-17 urte

DATA: Abuztuak 30 – Irailak 4

NON: Txurruka aterpetxea (Orio, Gipuzkoa)

ORDUTEGIA:

Hasiera: abuztuak 30, arratsaldeko 16:30ean.
Amaiera: irailak 4, arratsaldeko 17:00ean.

HIZKUNTZA: Euskara

PREZIOA:

Orokorra: 295 €

LANTALDEA:

Heziketan eta udalekuen antolaketan eskarmentu handia duen lantaldea, Kutxa Fundazioaren babesarekin: Arazi Ideiak Borobiltzen, Nik Tri Triatloi Elkartea eta Fitgune (Hektor Llanos).

DESKRIBAPENA:

Aisialdian, EUSKARAZ, kirola egiteko aukera eskaintzen duen sei eguneko egonaldia.

Goizetan triatloiarekin loturiko ekintzak burutuko ditugu, jolasaren bitartez igeriketa, bizikleta eta oinezko lasterketa landuz. Ez kezkatu, jarduera guztiak bakoitzaren forma fisikora egokituko dira, eta kirolaria denak zein kirolaria ez denak ere badu tokia udaleku hauetan.

Arratsaldetan, aisialdirako unea izango da, eta txangoak eta ekintzak burutuko ditugu Orio zein Zarautz inguruan: hondartza, ur jolasak, marrazketa, olinpiadak, dantza… ez dugu aspertzeko astirik izango. Euskara tailerra ere izango da bertan, era dibertigarri batean sortua.

Parte-hartzaileen artean adinaren araberako bi talde egongo dira: 7-12 urte eta 13-17 urte artekoak. Egitarau eta hezitzaile ezberdinak izango dituzte, beste taldearekin soilik aterpetxea konpartituz. Bakoitzak bere adinera egokitutako udalekuak izango ditu.

Udaleku hauen bitartez ohitura osasuntsuak eta bizikidetzarako bestelako balioak bultzatu nahi dira: kirola, euskara, kultura, laguntasuna, ekitatea, berdintasuna, elkarlana, etab.

BABES NEURRIAK:

Parte-hartzaile zein hezitzaileen segurtasuna babesteko zein covid19-aren transmisioa saihesteko asmoz, protokolo baten pean antolatu dira udalekuak. Udalekuetan parte hartuko duen ume bakoitzak musukoa erabili beharko du, eta goizero tenperatura hartuko zaio. Bestalde, gel hidroalkoholikoak eta erabilera anitzeko esprai desinfektatzaileak eskuragarri izango dira. Nolanahi ere, neurri horiek aldatu ahal izango dira, une bakoitzeko egoeraren arabera eta osasun arloko agintarien aginduen arabera.

Udalekuetako bloga

Udalekuetako eguneroko jarduna gertutik jarraitzeko aukera izango duzue Triatloia Maite Dut sare-sozialen bitartez (facebook edo instagram). Gogoan izan, parte-hartzaileak argazkietan atera ahal izateko baimena izen-ematea burutzean adierazi behar dela.

Oharrak

  • Bakoitzak bere txirrinda eta kaskoa eraman behar du.
  • Parte-hartzaileak sendagairen bat hartzen badu, intolerantziaren bat baldin badauka edo kontutan hartu beharreko bestelako gorabeheraren bat baldin badu, antolatzaileei adierazi (medikuaren agiria behar da).
  • Antolatzaileek jardueraren ezaugarriak aldatzeko edota jarduerak bertan behera uzteko eskubidea izango dute gutxieneko parte-hartzaileen kopurua ez bada betetzen.

INFORMAZIO GEHIAGO BEHAR BADUZU:

Jar zaitez gurekin harremanetan:

info@triatloiamaitedut.eus
943833641 – 628643069

 

Jarduera

Udalekuak

Lekua

Txurruka aterpetxea (Orio, Gipuzkoa)

Prezioa

Orokorra
€ 295.00