Arrigorriagako X. triatloi txikia eta familiarra

Arrigorriagako X. triatloi txikia eta familiarra

Larunbata, Irailak 12, 2020

4:00pm – 6:00pm

ADINA: 7 urtetik gorakoak (<2013) DATA: Irailak 12, larunbata

NON: Arrigorriagako udal kiroldegian

ORDUA: 16:00

PREZIOA: Doakoa

ANTOLATZAILEA: Urbiko Triatloi Taldea

DESKRIBAPENA:

Triatloia Maite Dut topaketa sarearen barne dagoen TRIATLOI proba. Helburua, gazteen artean triatloia sustatu eta ongi pasatzea da. Askorentzat lehen triatloia izango da. Beste batzuk, esperientzia handiagoa izango dute. Proba honetan guztiontzat dago lekua.

Lagun eta familia artean igaroko dugu arratsaldea, opariak eta festa giroa ez direlarik faltako. Zatoz zu ere!

Partaide guztiek eraman behar dute:

  • Igeriketa-betaurrekoak eta txanoa
  • Korrika egiteko zapatilak
  • Bizikleta (edozein motatakoa) eta kaskoa

Adinaren arabera, distantzia ezberdinak burutuko dituzte:

  • Benjamin aurrekoak (12/13): 20 m igeri – 500 m bizikleta – 250 m korrika
  • Benjamina (10/11): 40 m igeri – 1.000 m bizikleta – 500 m korrika
  • Alebina (08/09): 60 m igeri – 1.500 m bizikleta – 750 m korrika
  • Infantila (06/07): 80 m igeri – 3.000 m bizikleta – 1.000 m korrika
  • “A” FAMILIARRA:
    • 10/11/12/13: 40 m igeri – 750 m bizikleta – 500 m korrika
    • 2009 eta aurrekoak:  80 m igeri – 750 m bizikleta – 1.000 m korrika
  • “B” FAMILIARRA:
    • 10/11/12/13: 40 m igeri – 1.500 m bizikleta – 500 m korrika
    • 2009 eta aurrekoak:  80 m igeri – 1.500 m bizikleta – 1.000 m korrika

Partaideentzat opariak:

  • TMD kamiseta
  • KM0 hanburgesa bandeja eskuratzeko tiketa
  • Lasterketa amaierako anoa-guneko jakiak eta edariak

INFORMAZIO GEHIAGO BEHAR BADUZU:

urbiko@gmail.com

IZEN EMATEAK LAISTER ZABALDUKO DIRA

Jarduera

Proba sarea

Lekua

Arrigorriagako udal kiroldegian

Prezioa

Doan