XII. Triatloi Txikia Markina Xemein

XII. Triatloi Txikia Markina Xemein

Igandea, Uztailak 12, 2020

10:00am – 12:00am

ADINA: 2004-2013 urteen artean jaiotakoak, biak barne.

DATA: Uztailak 12, igandea

NON: Markina Xemeingo kiroldegia

ORDUA: 10:00

PREZIOA: Doakoa

ANTOLATZAILEA: Alarabi Triatloi Taldea eta Markina Xemeingo Udala

DESKRIBAPENA:

Triatloia Maite Dut topaketa sarearen barne dagoen TRIATLOI proba. Helburua, gazteen artean triatloia sustatu eta ongi pasatzea da. Askorentzat lehen triatloia izango da. Beste batzuk, esperientzia handiagoa izango dute. Proba honetan guztiontzat dago lekua.

Lagun eta familia artean igaroko dugu goiza, opariak eta festa giroa ez direlarik faltako. Zatoz zu ere!

Partaide guztiek eraman behar dute:

  • Igeriketa-betaurrekoak eta txanoa
  • Korrika egiteko zapatilak
  • Bizikleta (edozein motatakoa) eta kaskoa

Adinaren arabera, distantzia ezberdinak burutuko dituzte:

  • LH1-LH2 (2012/2013): 25 m igeri – 600 m bizikleta – 300 m korrika
  • LH3-LH4 (20010/2011): 50 m igeri – 600 m bizikleta – 300 m korrika
  • LH5-LH6 (2008/2009): 50 m igeri – 1200 m bizikleta – 300 m korrika
  • DBH1-DBH2-DHB3-DBH4 (2004/2005/2006/2007): 50 m igeri – 2000 m bizikleta – 600 m korrika

Partaideentzat opariak:

  • TMD kamiseta
  • KM0 hanburgesa bandeja eskuratzeko tiketa
  • Lasterketa amaierako anoa-guneko jakiak eta edariak

INFORMAZIO GEHIAGO BEHAR BADUZU:

Jar zaitez gurekin harremanetan:

info@triatloiamaitedut.eus
943833641 – 628643069

IZEN EMATEAK LAISTER ZABALDUKO DIRA

Jarduera

Proba sarea

Lekua

Markina Xemeingo kiroldegia

Prezioa

Doan