V. Tritxiki Bergara

V. Tritxiki Bergara

Larunbata, Ekainak 6, 2020

9:00am – 11:00am

ADINA: 2006-2011 urteen artean jaiotakoak, biak barne

DATA: Ekainak 6, larunbata

NON: Bergarako igerilekuan

ORDUA: 9:00

PREZIOA: Doakoa

ANTOLATZAILEA: Bergarako Triatloi Taldea

DESKRIBAPENA:

Triatloia Maite Dut topaketa sarearen barne dagoen TRIATLOI proba. Helburua, gazteen artean triatloia sustatu eta ongi pasatzea da. Askorentzat lehen triatloia izango da. Beste batzuk, esperientzia handiagoa izango dute. Proba honetan guztiontzat dago lekua.

Lagun eta familia artean igaroko dugu goiza, opariak eta festa giroa ez direlarik faltako. Zatoz zu ere!

Partaide guztiek eraman behar dute:

  • Igeriketa-betaurrekoak eta txanoa
  • Korrika egiteko zapatilak
  • Bizikleta (edozein motatakoa) eta kaskoa

Adinaren arabera, distantzia ezberdinak burutuko dituzte:

  • Benjamina (10/11): 50 m igeri – 2 km bizikleta – 400 m korrika
  • Alebina (08/09): 100 m igeri – 4 km bizikleta – 800 m korrika
  • Infantila (06/07): 150 m igeri – 4 km bizikleta – 1200 m korrika

Partaideentzat opariak:

  • TMD kamiseta
  • KM0 hanburgesa bandeja eskuratzeko tiketa
  • Lasterketa amaierako anoa-guneko jakiak eta edariak

INFORMAZIO GEHIAGO BEHAR BADUZU:

Jar zaitez gurekin harremanetan:

info@triatloiamaitedut.eus
943833641 – 628643069

IZEN EMATEAK LAISTER ZABALDUKO DIRA

Jarduera

Proba sarea

Lekua

Bergarako igerilekuan

Prezioa

Doan