VII. Aia-Orio triatloia 2020

VII. Aia-Orio triatloia 2020

Ostirala, Irailak 4, 2020

5:30pm – 7:30pm

ADINA: 7 urtetik gorakoak (<2013) DATA: Irailak 4, ostirala

NON: Txurruka aterpetxea (Orio)

ORDUA: 17:30

PREZIOA: Online izen-ematea: 8 €

ANTOLATZAILEA: Nik Tri Triatloi Elkartea

DESKRIBAPENA:

Triatloia Maite Dut topaketa sarearen barne dagoen TRIATLOI proba. Helburua, gazteen artean triatloia sustatu eta ongi pasatzea da. Askorentzat lehen triatloia izango da. Beste batzuk, esperientzia handiagoa izango dute. Proba honetan guztiontzat dago lekua.

Lagun eta familia artean igaroko dugu arratsaldea, parrilada, opariak eta festa giroa ez direlarik faltako. Zatoz zu ere!

Partaide guztiek eraman behar dute:

  • Igeriketa-betaurrekoak
  • Korrika egiteko zapatilak
  • Bizikleta (edozein motatakoa) eta kaskoa

Adinaren arabera, distantzia ezberdinak burutuko dituzte:

  • 7-8 urte (2012-2013): 50 m igeri – 1000 m bizikleta – 250 m korrika
  • 9-10 urte (2010-2011): 100 m igeri – 2000 m bizikleta – 500 m korrika
  • 11-12 urte (2008-2009): 200 m igeri – 4000 m bizikleta –1000 m korrika
  • 13-14 urte (2006-2007): 400 m igeri – 8000 m bizikleta –2000 m korrika
  • 15 urtetik gora (<2005): 400 m igeri – 8000 m bizikleta –2000 m korrika

Partaideentzat opariak:

  • TMD kamiseta
  • Igeriketako txanoa
  • KM0 hanburgesa bandeja eskuratzeko tiketa
  • Hazi parrila dastatzeko tiketa
  • Lasterketa amaierako anoa-guneko jakiak eta edariak

INFORMAZIO GEHIAGO BEHAR BADUZU:

Jar zaitez gurekin harremanetan:

info@niktri.eus
943833641 – 628643069

Jarduera

Proba sarea

Lekua

Txurruka aterpetxea (Orio)

Prezioa

Online izen-ematea
€ 8.00