UDALEKU IREKIAK ZUMAIAN (7-12 urte)

UDALEKU IREKIAK ZUMAIAN (7-12 urte)

Astelehena, Uztailak 6, 2020
– Ostirala, Uztailak 10, 2020

4:30pm – 7:30pm

ADINA: 7-12 URTE (2008 eta 2013 urteen artean jaiotakoak)

DATA:

  1. Txanda: Uztailak 6-10
  2. Txanda: uztailak 13-17
  3. Txanda: uztailak 20-24

NON: Zumaia, Gipuzkoa

ORDUTEGIA: 09:00-13:00

HIZKUNTZA: Euskara

KOPURUA: Plaza mugatuak, izen-emate ordenaren arabera

PREZIOA:

1 aste: 75 euro

2 aste: 140 euro

3 aste: 195 euro

LANTALDEA:

Arazi Ideiak Borobiltzen, heziketan eta udalekuen antolaketan eskarmentu handia duen lantaldea, Kutxa Fundazioaren eta Nik Tri Triatloi Elkartearen babesarekin.

UDALEKUEN DESKRIBAPENA:

Kirola, ingurumena eta aisia uztartzen dituen goiz udalekuak.

Aurten inoiz baino gehiago, haurrek gainontzeko haurrekin erlazionatzeko, aisialdiko ekintzak burutzeko eta naturarekiko kontaktu beharra dute. Hau kontuan hartuta, aire zabalean eta talde txikietan ospatzeko egitarau anitza sortu dugu, beti ere babes-neurriak errespetatuz.

Jolasaren bitartez, ingurumena, aisia eta kirolarekin loturiko ekintzak burutuko ditugu Zumaia herrian. Besteak beste; multikirola, orientazio jolasa, irteera Marea-arteko plataformara, ibilaldiak, argazki lehiaketa eta hondartzan jolasak. Helburua, lagun berriak egin eta ongi pasatzea da.

Babes neurriak:

Parte-hartzaile zein hezitzaileen segurtasuna babesteko zein covid19-aren transmisioa saihesteko asmoz, protokolo baten pean antolatu dira udalekuak. Udalekuetan parte hartuko duen ume bakoitzak musukoa erabili beharko du, eta goizero tenperatura hartuko zaio. Bestalde, gel hidroalkoholikoak eta erabilera anitzeko esprai desinfektatzaileak eskuragarri izango dira. Nolanahi ere, neurri horiek aldatu ahal izango dira, une bakoitzeko egoeraren arabera eta osasun arloko agintarien aginduen arabera.

OHARRAK:

  • Parte-hartzaileak hezitzaileek kontutan hartu beharreko gorabeheraren bat baldin badu, antolatzaileei adierazi mesedez.
  • Antolatzaileak jardueraren ezaugarriak aldatzeko edota jarduerak bertan behera uzteko eskubidea izango du, gutxieneko parte-hartzaileen kopurua ez bada betetzen.

INFORMAZIO GEHIAGO BEHAR BADUZU:

Jar zaitez gurekin harremanetan:

info@triatloiamaitedut.eus
943833641 – 628643069

Jarduera

Udalekuak

Lekua

Zumaia

Prezioa

Orokorra
€ 295.00