2020 EDIZIOA AMAITU DA
Erronka bakoitzaren sarituak:
Erronka bakoitzaren sarituak:
Azkarrena: Uxue Uriarte, Maider Ruiz de Azua eta Maider Bernardez (Gasteiz)
Landuena: Malen, Yajaris eta Lorea (Zumaia)
Zozketan irabazleak: Amal, Uxue eta June (Tolosa)
Azkarrena: Sarah, Gorka eta Zuriñe (Lasarte)
Landuena: Malen, Yajaris eta Lorea (Zumaia)
Zozketan irabazleak: June Uranga, Xabier, Alaine (Zarautz)
Azkarrena: Uxue Uriarte, Maider Ruiz de Azua eta Maider Bernardez (Gasteiz)
Landuena: Axel Coronado, Eneko Egaña eta Inhar Arruabarrena (Zarautz)
Zozketan irabazleak: Alba, Ander Marin eta Hirugarren partaidea (Donostia)
Azkarrena: Uxue Uriarte, Maider Ruiz de Azua eta Maider Bernardez (Gasteiz)
Landuena: Sarah, Gorka eta Zuriñe (Lasarte)
Zozketan irabazleak: Naia Beiztegi, Eider eta Haizea (Beasain)
Lehiaketaren talde finalistak:
Malen, Lorea eta Sarah
Askizu aterpetxean asteburu pasa zozketaren irabazleak
June Uranga, Xabier eta Alaine
Sarah, Gorka eta Zuriñe
Lehiaketaren izena #izanezberdin Gazte Pikea da eta parte hartzea ossoo erraza da:
12-17 urte bitarte eduki behar dituzu. Adin tarte horretako 3 laguneko taldea osatu. Eta proposatzen diren erronkak egin eta zure instagramera igo.
Ea zein den azkarrena, originalena,…pikatu ondokoak, kuadrillakoak, gelakideak eta ea nork irabazten duen. Animatu sariak merezi dute eta!
🏡Uda honetako gazte pikea izango da, beraz, ez zaitez atzean gelditu. Sartu @izanezberdin_kutxa Instagram kontuan bertan argitaratuko bait dira egin beharreko erronkak, baina Adi! dagoeneko orrialde honetan erronkak argitaratuta dituzue eta egiten hasi zaitezkete. Baina kontutan izan erronka bakoitza aste jakin batean argitaratu behar baita, epe horretatik kanpo argitaratzen direnak ez dira kontutan izango.
Hasi erronkekin, hasi #Izanezberdin Gazte Pikean !
Asteroko sariak:
Amaierako saria:
Eta SARIAK ez dira hor amaitu. 4 erronkak osatzen dituzten taldeen artean asteburu pasa bat zozketatuko da, gau bat, larunbatetik igandera, 20 lagunentzat Askizu aterpetxean. Etxe osoa beraientzat izango da. Gehienezko pertsona kopurua 20 izanik eta gutxienekoa 3, aterpetxeak 30 lagunentzat lekua du. (*)
(*) Adingabeak izanik 2 hezitzaile egongo dira beraiekin inguruneak ezagutu eta kirol jarduera batzuk egiteko. Covid-19 egoera kontuan hartuta, guztien segurtasunerako egokiena den egunean kontsumitu ahal izango da.
Parte hartu nahi dut. Zer egin behar dut?
Zer nolako erronkak izango dira?
Erronka bakoitza gainditzeko buruhausteren bat ere askatu beharko duzue. Ez da dena mugimendu hutsa izango.
Eta epe aldetik adi! Abuztuak 3an hasita astelehenero erronka bat argitaratuko baita @izanezberdin_kutxa instagram kontuan eta iganderarte izango duzue erronka egin eta zuen instagramean argitaratzeko. Erronkak aurrez ikusgai egon arren, erronka burutu eta zuen instagramean argitaratzeko data jakin batzuk dituzue. Adi! behean aipatzen diren datetatik kanpo argitaratuz gero ez baitira kontutan izango.
Erronkak zuen instagramean argitaratzeko epeak: | |
1.erronka: Saski-burpee | Abuztuak 3 (astelehena) – Abuztuak 9 (igandea) gaueko 12:00ak aurretik. |
2. erronka: Egin gailurra garai batean bezala | Abuztuak 10 (astelehena) – Abuztuak 16 (igandea) gaueko 12:00ak aurretik. |
3. erronka: Tik Tok Shuffle dance
|
Abuztuak 17 (astelehena) – Abuztuak 23 (igandea) gaueko 12:00ak aurretik. |
4. erronka: La La La erronka
|
Abuztuak 24 (astelehena) – Abuztuak 30 (igandea) gaueko 12:00ak aurretik. |
PARTE HARTZAILEAK:
Egizue “burpee” bat eta segidan saskiratzea, taldekide bakoitzak bata bestearen atzetik txandakatuz eta etenik gabe. Guztira 3 burpee eta jaurtiketa libreko gunetik 3 saskiratze jaso behar dituzue bideoan, batek huts egiten duenean berriz hasiaz. Dena bideo berean jaso eta zintzilikatu. Aurrera! Kontutan izan, musukoa uneoro jantzita izan behar duzuela, ondo pasa bai, baina elkar zainduz.
Burpee eredua: https://www.youtube.com/watch?v=Uy2nUNX38xE
Erronka ez da amaitu! Burua nekatzeko, ondorengo eroglifikoak askatu beharko dituzue. 3tik 2 asmatzearekin ontzat joko dugu proba. Amaierako pantailaren argazkia argitaratu zuen instagramean gutxienez 2 asmatu dituzuela frogatzeko. Eroglifikoetara esteka: https://labur.eus/cn1wr
Lehenengo Erronka zuen instagramean argitaratzeko urratsak:
Lehenengo erronka honen sarituak abuztuak 10ean argitaratuko dira @izanezberdin_kutxa instagram kontuan.
Argazkiko irudia imitatuz, jantzi eta egin gailurra. Aukeratzen duzuen argazkiaren antzekotasun handiena izatea baloratuko da. Zein mendi? Aizkorri, Udalaitz, Xoxote, Pagoeta, Arno, Hernio, Urgull, Jaizkibel, Izarraitz, Txindoki, Adarra edota Uzturre, esate baterako. Bizkaia eta Arabako gailurrak ere baliagarriak dira.
Gogoratu, aldapan gora zoaztenean musukoa gabe igo zaitezketela, beti ere 1,5 metroko distantziak mantenduz, baina gainontzeko uneetan eta argazkiaren unean musukoa jantzita izatea beharrezkoa izango da; ondo pasa elkar zainduz.
Argazkiak ondo ikusteko zanpatu aukeraturiko argazkian:
Bigarrengo erronka zuen instagramean argitaratzeko urratsak:
Bigarrengo erronka honen sarituak abuztuak 17ean argitaratuko dira @izanezberdin_kutxa instagram kontuan.
Erronka honetan dantzatzeko duzuen abilezia erakutsi beharko duzue. Horretarako, konfinamendu honetan hainbeste erabiliko zenuten Tik Tok aplikazioaren bitartez Shuffle dance abestiaren koreografia egin behar duzue. Beraz, jantzi zapatilak eta ekin gorputza mugitzeari!
Beheko ereduak jarraitu eta kantaren 24. segundutik hasi eta bideoaren iraupena 20-30 segundukoa izan daiteke. Tutorial bat ere bidaltzen dizuegu, dantzarekin laguntzeko.
Ez ahaztu erronka honen bigarren zatia. Erakutsiguzue zenbat dakizuen! Hain ezaguna egin den ‘Egunean behin’ jolasean 10 galdera erantzun zintzilikatu ditugu, eta gutxienez 7 asmatu behar dituzue. Zanpatu beheko estekean eta ekin erantzuteari!
Kontutan izan, musukoa uneoro jantzita izan behar duzuela; ondo pasa elkar zainduz.
Hirugarrengo erronka zuen instagramean argitaratzeko urratsak:
Hirugarrengo erronka honen sarituak abuztuak 24ean argitaratuko dira @izanezberdin_kutxa instagram kontuan.
PARTE HARTZAILEAK:
Azken erronkan gaude eta erronka hau ez da makala! Hiru taldekideak ‘Aldapeko sagarraren’ abestiaren estribiloa abestu behar duzue, bideoan adierazten den moduan. Erronka amaitutzat emango da hirugarren taldekideak estribilo osoa abesten amaitzen duenean. Akatsen bat eginez gero berriz hasieratik hasi beharko zarete.
Abestia:
Aldapeko sagarraren
adarraren puntan
puntaren puntan
txoria zegoen kantari.
Xiru-liruli,
xiru-liruri,
nork dantzatuko ote du
soinutxo hori?
Egizue froga, ikusiko duzue ez dela hain erraza. Kontutan izan, entzuteko moduan abestu beharko duzuela eta musukoa uneoro jantzita izatea beharrezkoa dela; ondo pasa dezagun elkar zainduz.
Laugarrengo erronka zuen instagramean argitaratzeko urratsak:
Laugarrengo erronka honen sarituak abuztuak 31ean argitaratuko dira @izanezberdin_kutxa instagram kontuan.
2011tik Triatloia Maite Dugunon komunitatea sendotuz eta gaztetxoen artean giza balioak euskaraz sustatuz.