237 Euskal gazte
triatleta izateko bidean

“18 Astetan Triatleta” erronkaren 3. edizioa (2023)

ERRONKA          ENBAXADOREAK            PRESTAKETA          ENTRENAMENDUAK          ARIKETA OSAGARRIAK            NOR GARA                PARTAIDEAK

18 Astetan Triatleta erronkari esker, azken 2 urtetan, Euskal Herrian 217 triatleta berri ditugu.

237 Euskal gazte triatleta izateko bidean

18 Astetan triatleta izateko erronkan murgildu dira Euskal Herriko 70 herritako gazteak, eta partaideen erdiak %64a emakumezkoak dira.

Triatloia Maite Dut egitasmoaren ’18 astetan triatleta’ erronkaren hirugarren edizioa 237 parte hartzailetik gora izatera iritsi da; Euskal Herriko hainbat txokotatik animatu dira gazteak, zehazki 70 herritatik, eta lagunartean zein bakarka gogotsu dabiltza Hektor Llanosek (Fitgüne kirol aholkularitza) prestatutako entrenamenduak jarraitzen.
Parte hartzaileen gehiengoak 20 urteren bueltan ditu baina badira 40 eta 50 urtetik gorakoak ere. Generoari dagokionez, berriz, 152 emakumezkoak dira, %64a. Nabarmentzekoa da, iazkoarekin alderatuz, hirugarren edizioa honetan bizkaitarrek presentzia handia dutela, 40 parte hartzaile bertakoak baitira. Eta bitxikeria moduan, aipagarria da aurten iparraldeko bi parte hartzaile  ere baditugula, Hendaiakoa eta Donibane-Lohizunekoa hain zuzen. Azkenik, aipatu hiru hiriburutan (Donostian, Bilbon eta Gasteizen) eta Zarautzen ditugula parte hartzaile gehien.

Partaideen artean, erronkako enbaxadoreak ditugu astetik astera fin-fin entrenamenduak jarraitzen: Nerea Mazo (antzezlea), Nakor Markez (Conquis-eko irabazlea) eta Jone Albisua. Hauek, 18 astez triatloian entrenatu ondoren triatloi proba batean hartuko dute parte: Nerea eta Nakor Lekeitioko Sprint triatloian, maiatzaren 6ean, eta Jone Donostiako Triatloia (Onditz Oroituz), ekainaren 25ean. Izan ere, aurten, berrikuntza moduan, hiru distantziatako triatloirako  prestatzeko aukera eskaini dugu: Super Sprint edo herrikoia (350m igerian – 10 km bizikletan – 2.5 km korrika), Sprint (750 m igerian – 20 Km bizikletan – 5 km korrika) eta Olinpikoa (1.500 m igerian – 40 km bizikletan – 10 km korrika).

10 urteko ibilbidea, gazteen artean triatloia sustatuz euskaraz

Iaz, 10 urte bete zituen Triatloia Maite Dut egitasmoak, eta urtero moduan, triatloia sustatzeko eta kirol polit honetaz gozatzeko gazteentzat probak eta udalekuak eskaintzeaz gain, ‘18 Astetan Triatleta’ deituriko erronka hau antolatu genuen egitasmoaren baitan. Iazkoaren arrakasta ikusirik, aurten bigarren edizioa egitera animatu gara eta parte hartzaileen erantzunarekin oso pozik gaude.

Parte hartzaileek asteroko entrenamendu taula bat jasotzeaz gain, uneoroko aholkularitza zerbitzua eta tutorialak jasotzen dituzte Telegram aplikazioaren bitartez. Horretaz gain, 18 astetan zehar antolatuko diren topaketa eta bestelako ekintzetan parte hartzeko aukera ere badute.

Guztiarekin gazteak aktibatu eta ohitura osasungarriak sustatzea lortuko da, euskara eta triatloia izanik horretarako tresnak.

18 Astetan Triatleta erronkari esker, azken 2 urtetan, Euskal Herrian 217 triatleta berri ditugu.

110 Euskal gazte triatleta izateko bidean

18 Astetan triatleta izateko erronkan murgildu dira Euskal Herriko 42 herritako gazteak, eta partaideen erdiak %50a emakumezkoak dira.

Triatloia Maite Dut egitasmoaren ’18 astetan triatleta’ erronkaren bigarren edizioa 110 parte hartzailetik gora izatera iritsi da; Euskal Herriko hainbat txokotatik animatu dira gazteak, zehazki 42 herritatik, eta lagunartean zein bakarka gogotsu dabiltza Hektor Llanosek (Fitgüne kirol aholkularitza) prestatutako entrenamenduak jarraitzen.
Parte hartzaileen gehiengoak 20 urteren bueltan ditu baina badira 40 eta 50 urtetik gorakoak ere. Generoari dagokionez, berriz, 55 emakumezkoak dira, %50a. Nabarmentzekoa da, iazkoarekin alderatuz, bigarren edizioa honetan bizkaitarrek presentzia handia dutela, 40 parte hartzaile bertakoak baitira. Eta bitxikeria moduan, aipagarria da aurten iparraldeko parte hartzaile bat ere badugula, Hazparnekoa hain zuzen. Azkenik, aipatu hiru hiriburutan (Donostian, Bilbon eta Gasteizen) eta Zarautzen ditugula parte hartzaile gehien.

Partaideen artean, erronkako enbaxadoreak ditugu astetik astera fin-fin entrenamenduak jarraitzen: Julen Portillo (youtuber eta umorista), Iñigo Vicens (instagramen arrasatzen dabilen crossfiteroa) eta Aitziber Errazkin (Goazen telesaileko aktorea). Hauek, 18 astez triatloian entrenatu ondoren triatloi proba batean hartuko dute parte: Iñigok Sprint distantziakoa Getarian, maiatzaren 21ean, Aitziberrek Super Sprint distantziakoa Donostiako ekainaren 12an eta Julenek Sprint distantziakoan Lekeition ekainaren 18an. Izan ere, aurten, berrikuntza moduan, bi distantziatako triatloirako  prestatzeko aukera eskaini dugu: Super Sprint distantzia, edo triatloi herrikoia (350m igerian – 10 km bizikletan – 2.5 km korrika) eta Sprint distantzia (750 m igerian – 20 Km bizikletan – 5 km korrika).

10 urteko ibilbidea, gazteen artean triatloia sustatuz euskaraz

Iaz, 10 urte bete zituen Triatloia Maite Dut egitasmoak, eta urtero moduan, triatloia sustatzeko eta kirol polit honetaz gozatzeko gazteentzat probak eta udalekuak eskaintzeaz gain, ‘18 Astetan Triatleta’ deituriko erronka hau antolatu genuen egitasmoaren baitan. Iazkoaren arrakasta ikusirik, aurten bigarren edizioa egitera animatu gara eta parte hartzaileen erantzunarekin oso pozik gaude.

Parte hartzaileek asteroko entrenamendu taula bat jasotzeaz gain, uneoroko aholkularitza zerbitzua eta tutorialak jasotzen dituzte Telegram aplikazioaren bitartez. Horretaz gain, 18 astetan zehar antolatuko diren topaketa eta bestelako ekintzetan parte hartzeko aukera ere badute.

Guztiarekin gazteak aktibatu eta ohitura osasungarriak sustatzea lortuko da, euskara eta triatloia izanik horretarako tresnak.

110 partaide izan zituen
2. edizioak (2022)

107 partaide izan zituen
1. edizioak (2021)

Sortzaile eta Antolatzailea

Babesle nagusiak

logolaboralkutxa2021

Babesleak

Babesleak

Laguntzaileak

Laguntzaileak
X