320,00€
ADINA: 12-17 urte (2010 eta 2005 urteen artean jaiotakoak)
DATA: Abuztuak 28 – irailak 2
NON: Txurruka aterpetxean (Orio, Gipuzkoa)
ORDUTEGIA: Udaleku itxiak
HIZKUNTZA: Euskara
KOPURUA: Plaza mugatuak, izen-emate ordenaren arabera.
PREZIOA: PREZIOA: 320 euro
ANTOLATZAILEA: Arazi Ideiak Borobiltzen, Nik Tri Triatloi Elkartea eta Fitgüne
UDALEKUEN DESKRIBAPENA:
Lagun artean triatloia praktikatzeko aukera ematen duten udalekuak.
Triatloi udaleku hauek talde entrenamendura bideratuta daude alde batetik, eta lagunekin ekintzak burutzera bestetik. Goizero triatloia osatzen duten modalitateetako bat landuko da: igeriketa, bizikleta edo oinezko lasterketa. Adinaren zein forma fisikoaren arabera taldeak osatuko dira, eta talde bakoitzera egokitutako entrenamendu zehatzak diseinatu: bizikletarekin mendi irteerak, korrikako teknika lantzeko pliometria, igeri itsasoan, etab. Udaleku hauetan triatloia lehen aldiz probatu nahi dutenak egongo dira, baita egunero entrenatzen dutenak ere. Guztientzako dago lekua!
Arratsaldeetan aldiz, denbora librea zein guztiak elkarrekin burutzeko aisialdiko ekintza proposatuko dituzte hezitzaileek. Kirola alde batera utzi eta elkar disfrutatzeko unea izango da.
EKARRI BEHARREKO MATERIALA:
Izen-ematea baliogabetzeko eta itzulketak egiteko erregimena:
a) Izen ematea baliogabetzen bada udalekuak hasi baino bi hilabete edo gehiagoko aurrerapenarekin, ez da ezer kobratuko eta izen-ematea gauzatzerakoan ordaindutako guztia itzuliko da.
b) Izen ematea baliogabetzen bada udalekuak hasi baino bi hilabete eta 15 egun arteko aurrerapenarekin, prezioa erreserbari dagokion erdia izango da eta beste erdia itzuli egingo da. Baliogabetzea lesio edo pisuzko arrazoi bategatik bada (antolatzaileek horrela onartu behar dute), ordaindutako guztia itzuliko da.
c) Izen ematea baliogabetzen bada udalekuak hasi baino 15 egun edo gutxiagoko aurrerapenarekin, prezioa izen ematearen % 100 izango da eta ez da ezer itzuliko.
HARREMANETARAKO:
info@triatloiamaitedut.eus
943 833 641