320,00€
UDALEKUEN DESKRIBAPENA:
Kirola, ingurumena eta aisia uztartzen dituen udalekuak.
Kirol udaleku hauetan, jolasen bitartez triatloia ezagutzeko jarduerak egingo dira goizero: igeriketa, bizikleta, oinezko lasterketa eta trantsizioak. Jolas bakoitza adin tarte bakoitzera zein norbanakoaren forma fisikora egokituko da. Helburua parte-hartzaileek triatloia zer den ezagutu eta ongi pasatzea da.
Arratsaldetan aldiz, aisialdirako unea izango da. Ur jolasak, Zarauzko hondartzara txangoa, multi-kirolak, euskara tailerra edo pista jolasa egitea daude aurreikusita, besteak beste. Helburu nagusia, lagunartea sortu eta aste ahaztezina bizitzea da.
EKARRI BEHARREKO MATERIALA:
Izen-ematea baliogabetzeko eta itzulketak egiteko erregimena:
a) Izen ematea baliogabetzen bada udalekuak hasi baino bi hilabete edo gehiagoko aurrerapenarekin, ez da ezer kobratuko eta izen-ematea gauzatzerakoan ordaindutako guztia itzuliko da.
b) Izen ematea baliogabetzen bada udalekuak hasi baino bi hilabete eta 15 egun arteko aurrerapenarekin, prezioa erreserbari dagokion erdia izango da eta beste erdia itzuli egingo da. Baliogabetzea lesio edo pisuzko arrazoi bategatik bada (antolatzaileek horrela onartu behar dute), ordaindutako guztia itzuliko da.
c) Izen ematea baliogabetzen bada udalekuak hasi baino 15 egun edo gutxiagoko aurrerapenarekin, prezioa izen ematearen % 100 izango da eta ez da ezer itzuliko.
HARREMANETARAKO:
info@triatloiamaitedut.eus
943 833 641