
14 Mar Bizikleta Irteera Taldean Azpeitian (Azkoitri)
BIZIKLETA IRTEERAREN HELBURUAK:
- Bizikletari izan diezaiokegun beldurra alde batera uztea.
- Bizikletak disfrutatzea, toki berriak ezagutzen.
- Jende berria ezagutzea.
- Triatloiaren inguruko zalantzak argitzea.
TOKIA: Azpeitian, Loiola Elizaren parean: Loiola auzoa, 16. 20730, Azpeitia.
DATA: Apirilak 10, igandea.
ORDUA: 09:30
ANTOLATZAILEAK: Azkoitri Triatloi Kluba.
DISTANTZIA: 40 kilometro inguru.
ZAILTASUN MAILA: erraza.
PARTE-HARTZAILEAK: Erronkako partaideei zuzenduriko ekintza, baina irekia, interesa izan dezakeen edonork har dezake parte. (Aurrez izena ematea beharrezkoa da).
PREZIOA: Doakoa
TOPAKETARA JOAN AHAL IZATEKO AURREZ IZENA EMATEA BEHARREZKOA IZANGO DA. NOLA?
Beheko formularioa osatuz (Erronkan parte hartzen ari direnak Telegram bidez eman dezakete izena).
EKARRI BEHARREKO MATERIALA:
- Bizikleta
- Kaskoa
- Bizikletako oinetakoak – zapatilak
- Arropa egokia
- Ura
- Zulatua konpontzeko materiala (kamara, pintzak, puzgailua,…).