20 Maiatzak Donostiako VI. Triatloi Herrikoia prestatzeko bizikleta irteera erronkako partaideentzat
ENTRENAMENDU GIDATUAREN HELBURUAK:
- Donostiako triatloi herrikoiko bizikletako zirkuitua ezagutu.
- Erronkako partaideak elkartu.
- Trikuko jendearekin (antolatzaileak) probaren inguruko zalantzak argitu.
- Bizikleta irteera egin taldean eta bizikleta gainean konfiantza hartu.
ELKARTZE TOKIA:
Ondarretako Ezeiza Hotelaren parean (Donostia). Helbidea: Av de Satrustegi, 13, 20008 Donostia.
DATA: Maiatzak 29, igandea.
HASIERA ORDUA: 09:30
AMAIERA ORDUA: 11:00ak aldera amaitzea aurreikusten da.
ANTOLATZAILEAK: Triku Triatloi Taldea
PARTE HARTZAILEAK: Telegram plataformaren bitartez edo www.triatloiamaitedut.eus web orrialdearen bitartez izena ematen dutenak.
PREZIOA: Doakoa
IZEN-EMATEA: Telegram plataformaren bitartez edo www.triatloiamaitedut.eus webgunearen bitartez egin behar da.
EKARRI BEHARREKO MATERIALA:
- Bizikleta
- Kaskoa
- Bizikletako oinetakoak – zapatilak
- Zulatua konpontzeko materiala (kamara, pintzak, puzgailua,…).
- Ura