Errepideko bizikletan ibiltzeko oinarrizko laguntza

Errepideko bizikletan ibiltzeko oinarrizko laguntza

TOPAKETAREN HELBURUAK:

  • Bizikletari izan diezaiokegun beldurra alde batera utzi, eta oinarrizko kontzeptuak landuaz, konfiantza hartu.
  • Bizikletaren oinarrizko mekanika ikasi: zulatua nola konpondu, katea nola jarri, etab.
  • Erronkako partaideak elkar ezagutu.
  • Taldeko irteera egin.
  • Norbanakoak dituen zalantzak argitu. (Triatloi probetarako materialaren ingurukoak, trantsizioen ingurukoak, igeriketakoak… edozein zalantza).

TOKIA: Zarautzen, Itsas Mendi auzoko atletismoko pistan (20800, Zarautz, Indamendi s/n). (google maps-eko irudia sartzea hobe)

DATA: Otsailak 20, igandea.

ORDUA: 09:30

ANTOLATZAILEAK: Arazi eta Fitgüne.

LAGUNTZAILEA: Nik Tri Triatloi Elkartea

PREZIOA: Doakoa

TOPAKETARA JOAN AHAL IZATEKO AURREZ IZENA EMATEA BEHARREZKOA IZANGO DA. NOLA?
Beheko formularioa osatuz (Erronkan izena emanda dutenek ez dute osatu beharrik).

EKARRI BEHARREKO MATERIALA:

  • Bizikleta
  • Kaskoa
  • Bizikletako oinetakoak – Zapatilak
  • Arropa egokia
  • Ura
  • Zulatua konpontzeko materiala (kamara, pintzak, puzgailua,…).

PLANGINTZA:

09:30: Ongi etorria.

09:45: Tokian bertan, bizikletatik jaisten/igotzen ikasi, kalak nola erabili, kanbioak nola aldatu, etab. Laburbilduz, bizikleta gainean eroso eta konfiantzarekin ibiltzeko oinarrizko kontzeptuak era praktikoan landu.

10:30: Mekanikako oinarrizko kontzeptuak ikasi (hezitzaileak azalpenak emango ditu, eta galderak egiteko aukera izango da).

11:30: Taldean, bizikleta irteera txiki bat egingo da (hezitzaile bat baino gehiago egongo da. Beraz, maila ezberdinak badaude, talde ezberdinak egin daitezke).

12:30: Azken galderak erantzun eta agurra.

Eman izena Otsailaren 20ko topaketan!






X