
24 Abuztuak Triatloi herrikoia prestatzeko topaketa, emakumeei zuzendua
BideoaBideoa
TOPAKETAREN HELBURUA
- Triatloia taldean entrenatzea.
- Triatloiaren inguruko zalantzak argitzea.
- Emakumeak triatloira erakartzea.
- Jende berria ezagutzea.
- Ondorengo asteetan ospatuko diren triatloi herrikoiak prestatzea:
- Irailak 10, larunbata: IX. Zumaiako Super Sprint Triatloia
- Urriak 8, larunbata: Bikote mistoen triatloi herrikoia.

“Emakumeok Mugimenduan ekimenarekin bat egiten duen ekintza”
TOKIA: Zarauzko Munoa plazan.
DATA: Irailak 4, Igandea.
ORDUA: 9:00 – 11:00 (8:45erako bertaratzea aholkatzen da)
EGITARAUA:
- Aurkezpena eta ohar orokorrak.
- Trantsizio gunean eta zaindegian gauzak utzi.
- Azalpenak, beroketa eta triatloi herrikoia taldean, neutralizatua eta denok batera. (Zarautzen urriaren 8an ospatuko den Bikote Mistoen Triatloi Herrikoiko zirkuitu bera burutuko dugu. Ikus https://www.niktri.eus).
ANTOLATZAILEAK: Triatloia Maite Dut (Arazi Ideiak Borobiltzen).
HEZITZAILEAK: Ainhoa Murua eta Adriana Campoy
PARTE HARTZEA: Irekia
IRAUPENA: 2 ordu
IZEN-EMATEA: beheko formularioa osatzea beharrezkoa da, erabat DOAN.
EKARRI BEHARREKO MATERIALA:
- Igeriketako materiala: Bainujantzia, igeriketako betaurrekoak.
- Bizikletako materiala: Bizikleta, Kaskoa, Bizikletako oinetakoak – zapatilak.
- Zulatua konpontzeko materiala (kamara, pintzak, puzgailua,…).
- Korrika egiteko arropa egokia
- Ura
**Tritrajea, neoprenoa eta buia aukeran.
