Nola egiten dira trantsizioak?

Nola egiten dira trantsizioak?

Zer da trantsizioa? Modalitate batetik bestera pasatzeko unea da. Igeriketatik bizikletara pasatzen den trantsizioari, T1 deitzen zaio eta bizikletatik korrikara pasatzen den trantsizioari, T2.

Parte-hartzaileek buru-hauste gehien izaten dituzten unea da. Denok azkar egin nahi izaten dugu, eta askotan zein pauso eman behar ditugun ahaztu egiten zaigu.  Beraz, adi ikusi bideoa. Ah, eta jakin dezazun, gainontzeko kirolen moduan, hau ere entrenatu daiteke.

Badakigu momentu bakoitzean ze material eduki behar dugun soinean eta zein prest, eta aldaketa non eta noiz egin. Baina nola egiten da aldaketa hori?

Boxeetan (trantsizioa egiten den tokian) zure lekua izango duzu, eta material guztia bertan utziko duzu. Ez ahaztu hau non dagoen! Igeriketatik atera eta zuzenean boxeetako zure lekura joan behar duzu.

T1 trantsizioan, oso garrantzitsua da behin nikia, oinetakoak eta dortsala jantzita dituzunean, bizikleta hartu aurretik kaskoa janztea. Eta hau ongi lotu, bestela epaileek ez dizute jarraitzen utziko. Bizikletatik bueltan ordea, T2 trantsizioan, alderantziz egin behar duzu. Lehenbizi bizikleta utzi eta ondoren kaskoa kendu. Dena ongi egin duzunean, korrikako ibilbideari ekin, helmugaratu arte.

Gomendioa: beti begiratu boxeetatik nondik sartu eta nondik irten behar dugun, baita gure bizikleta non utzi dugun ere.