Ze material utzi behar dut trantsizio gunean?

Ze material utzi behar dut trantsizio gunean?

Triatloia egiteko materiala prest duzu motxilan. Lasterketa gunera iristean, dortsala jasotzearekin batera, boxeetan (trantsizioak egiteko gunean) zure materiala non utzi esango dizute antolatzaileek. Motxila hustu eta dena utziko duzu bertan? Ez.

Irteera puntuan igeriketako materiala jantzita izan behar duzu (bainujantzia edo tritrajea, betaurrekoak eta txapela). Gainontzeko guztia (bizikleta eta korrika modalitatean behar dituzunak), boxeetan utzi.

Garrantzitsua da bertan uzten duzun materiala ordenatuta uztea, horrela trantsizioa egiten denbora gutxiago galduko duzu:

  • Kaskoa irekita utzi bizikletaren gainean, askatzen denbora galdu gabe zuzenean jantzi ahal izateko.
  • Nikia ordenatuta utzi, iristean zuzenean jantzi ahal izateko.
  • Oinetakoetako lokarriak korapilorik gabe utzi, iristean ez hasteko askatzen.
  • Portadortsala baduzu, hau ere era egokian utzi, korapilorik gabe.

 

Kontuz, soinetik kentzen duzun materiala ere (adb, betaurrekoak eta txapela) gainontzeko parte-hartzaileei molestatzen ez diotela uztea ezinbestekoa da, eta kaxa bat baldin badago, debekatuta dago hortik kanpo uztea.