XII. Triatloi udalekuak Txurrukan 2022 (7-11 urte)

XII. Triatloi udalekuak Txurrukan 2022 (7-11 urte)

ADINA: 7-11 urte (2011 eta 2015 urteen artean jaiotakoak)
DATA: Abuztuak 28 – irailak 2
NON: Txurruka aterpetxean (Orio, Gipuzkoa)
ORDUTEGIA: Udaleku itxiak
HIZKUNTZA: Euskara
KOPURUA: Plaza mugatuak, izen-emate ordenaren arabera.
PREZIOA: 320 euro
ANTOLATZAILEA: Arazi Ideiak Borobiltzen, Nik Tri Triatloi Elkartea eta Fitgüne

UDALEKUEN DESKRIBAPENA:

Kirola, ingurumena eta aisia uztartzen dituen udalekuak.
Kirol udaleku hauetan, jolasen bitartez triatloia ezagutzeko jarduerak egingo dira goizero: igeriketa, bizikleta, oinezko lasterketa eta trantsizioak. Jolas bakoitza adin tarte bakoitzera zein norbanakoaren forma fisikora egokituko da. Helburua parte-hartzaileek triatloia zer den ezagutu eta ongi pasatzea da.
Arratsaldetan aldiz, aisialdirako unea izango da. Ur jolasak, Zarauzko hondartzara txangoa, multi-kirolak, euskara tailerra edo pista jolasa egitea daude aurreikusita, besteak beste. Helburu nagusia, lagunartea sortu eta aste ahaztezina bizitzea da.

EKARRI BEHARREKO MATERIALA:

  • Aste guztirako arropa: 10 kamiseta inguru, galtza motz edo kuloteak goizetako entrenamenduetarako eta arratsaldeetarako galtzak (luzeak edo motzak), tritrajea (baldin badauka), galtzerdiak, jertsea, zira.
  • Nezeserra eta 2 toalla.
  • Korrika egiteko zapatilak eta beste oinetako pare bat.
  • Bizikleta eta kaskoa. (Bizikleta egoera onean ekartzea garrantzitsua da. Puzgailua eta ordezko piezak ekartzea beharrezkoa da. Bizikletaz ez gara errepidera asko irtengo, beraz, mendian edo baserri bideetan ibiltzeko bizikleta ekartzea komeni da. Giltzarrapoa edo kandadoa ekartzea garrantzitsua da.
  • Bainujantzia, igeriketako betaurrekoak, txanoa eta txankletak.
  • Eguzkitako krema.
  • Kantinplora edo ur potoa.
  • Lo-zakua EZ da ekarri behar.
  • Motxila txiki bat.
  • Linterna

HARREMANETARAKO:

info@triatloiamaitedut.eus
943 833 641

IZEN-EMATEA BERTAN BEHERA UZTEA:

Noiz dago izen-ematea konfirmatuta? Parte-hartzailearen datuak betetzen direnean eta udalekuen kuotaren ordainketa gauzatzen denean.
Izen-ematea bertan behera uzten bada, dirua itzuliko da? Izen-ematearen baja uztailak 30a baino lehen gauzatzen bada, kuotaren %100 itzuliko da. Baja uztailak 30a baino beranduago gauzatzen bada aldiz, kuotaren %50a itzuliko da.
Covid19a dela eta antolakuntzaren erabakia bada udalekuak bertan behera uztea, kuotaren %100 itzuliko zaio parte-hartzaileari. Baita Covid-19an positiboa eman duelako udalekuetan parte hartu ezin duenari ere (edozein delarik data).
Baja eskaera guztiak info@triatloiamaitedut.eus helbidera mezu bat bidaliaz egin behar dira dagokion egiaztagiria atxikitu beharko da baja Covid-ak eragindakoa dela egiaztatzeko.

IZEN EMATEA

Izen emateko ondorengo urratsak eman behar dira:
Pertsona bakoitzako formulario bat osatu beharko da. Beraz, 2 gazteren izen-ematea osatu nahi baduzu 2 bider osatu beharko duzu formularioa.

  1. Galdetegia bete aurretik ordainketa egin beharko da. Horretarako bi modu daude:
    Transferentzia burutu ondorengo kontu zenbakira: ES59 2095 5212 19 1064096596 (Arazi). Kontzeptua: Txurruka + parte-hartzailearen izen-abizena
    Bizum bat bidali 628 643 069 zenbakira. Kontzeptua: Txurruka + parte-hartzailearen izen-abizena.
  2. Hurrengo galdetegia bete. Ordainketaren ziurtagiria edo Bizum transferentziaren pantaila irudia bidali beharko da galdetegia osatzean.

















X