Gure kanpalekuak gure altxorra dira. Triatloi udalekuak antolatzen 2011. urtean hasi ginen eta ez dute etenik izan. Jolasen bitartez kirola eginez pasatzen dugu astea, eta nola ez aisialdi, irteera eta ondo pasatzeko momentuek betetzen dute eguna. Lagun artea sustatzeko ekintza eta jokoekin urduritasunak baztertzen ditugu eta nola gainera! Astea amaitzerako familiako kide sentitzen ditugu, eta beraiek elkarren lepotik eutsita amaitzen dute.
7-17 urte artean badituzu, zatoz gure triatloi udalekuetara!
11 urte hauetan asko dira urtea joan eta urtea etorri gure udalekuetan partaidetza errepikatu dutenak. Lehen aldiz etorriko direnak ere egongo dira noski. Beraz, udalekuetako lehen ekintza hezitzaileen eta parte-hartzaileen aurkezpena izaten da, guztia ezagutza jolasen bitartez. Lotsatia direnak momentu horretantxe hasten dira pixkanaka askatzen
Bigarren egunetik aurrera, goizetan igeriketa, bizikleta, korrika eta trantsizio saioak ospatzen dira. Ez zarela abila ekintza hauetan? LASAI! Hezitzaileen laguntza etengabea izango da, eta gainera jolasaren bitartez lantzen dira. Ongi pasatzeko gogoa izatea nahikoa da saio hauek ederki burutzeko. Ekintzak norbanakoaren adin eta forma fisikora egokituko dira.
Arratsaldeetan berriz, hainbat aisialdiko ekintza landuko dira. Baina hitzez baina errazagoa egiten zaigu argazki bitartez azaltzea. Zenbat esperientzi eta zenbat algara! Lagun artea sustatzeko momentu bikaina izaten da.
Udalekuei amaiera emateko, azken egunean triatloi proba bat ospatzen dugu eta gurasoak ikustera gonbidatuak izaten dira! Batzuek lehen egunean sinesten ez diguten arren, guztiak burutzen duten proba. Eta gainera primeran pasaz!
Ziurtatzen dizugu udaleku amaieran gure familiako parte sentituko zarela eta esperientzia ahaztezina bihurtuko dela zuretzat.
ABUZTUAK 28 –
IRAILAK 2
Abuztuak 28 – irailak 2
Txurruka aterpetxean (Orio, Gipuzkoa)
Antolatzailea:
Arazi Ideiak Borobiltzen, Nik Tri Triatloi Elkartea eta Fitgüne
ABUZTUAK 28 –
IRAILAK 2
Abuztuak 28 – irailak 2
Txurruka aterpetxean (Orio, Gipuzkoa)
Antolatzailea:
Arazi Ideiak Borobiltzen, Nik Tri Triatloi Elkartea eta Fitgüne