Gazte! Triatloi hitzak errespetua ematen duen arren, ziur gaude, igeri, korrika, eta bizikletan noizbehinka ibiltzen zarela. Ez da besterik, ez dugu PRO itxurarik ezta zu PROa izateko nahirik. Ondo pasatzeko tartea hartzea nahiko genuke, hori bai euskaraz hitz egiten dugu eta kirola asko gustatzen zaigu, izan ere Triatloia Maite Dugu.

“18 Astetan Triatleta” Erronka 2024

18 astetan triatleta izatera iritsiko zara. Prest al zaude?

Hasiera: Otsailaren 19an hasiko gara. Zatoz!

Hau da jarraituko dugun bidea:

  1. Aukeratu distantzia:
    • Super Sprint (SSP): 350m igerian – 10 km bizikletan – 2.5 km korrika.
    • Sprint (SP): 750 m igerian – 20 Km bizikletan – 5 km korrika (*).
    • Olinpikoa (OL): 1.500 m igerian – 40 km bizikletan – 10 km korrika (*).
  2. Asteroko entrenamenduak jarraitu:
    Fitgüneko Hektor Llanosek prestatuak.
    Gainera, aholkularitza jarraia izango duzu Telegram taldean.
  3. Ospatu dagokizun triatloi proban parte hartuz:
    Guk ondorengoak aukeratu ditugu, bertan izango gaituzue gure enbaxadoreekin batera:

    • SSP: Maiatzak 11, Hondarribiko Triatloia.
    • SP: Ekainak 22, Lekeitioko Triatloia.
    • OL: Ekainak 30, Donostiako Onditz Triatloia.
    • SSP Guztientzat Festa: Irailak 28, Bikote Mistoen Triatloia.

Prezioa: Doakoa. Eman izena, froga egiteak ez du kalterik egiten!

INFORMAZIO GEHIAGO

Emakumeen triatloi egonaldia Getarian

Emakumeen triatloi egonaldi batekin gatoz! Getariako Askizu aterpetxean 17 emakume elkartuko gara triatloia osatzen duten hiru diziplinak elkarrekin praktikatu eta zergatik ez, ondo pasatzeko!

  • Datak: Ekainak 15-16
  • Gehienezko partaide kopurua: 17 pertsona (aterpetxean gaua pasatzen)
  • Hizkuntza: Euskara
  • Lekua: Askizu aterpetxea, Getaria
  • Saioak zuzentzen: Helene Alberdi, Adriana Campoy eta Aitana Abalos

Topaketak

Gehiago ikusi

Triatloia maite baduzu…
Jantzi TRIATLOIA MAITE DUT

Gure newsleterra jaso

 

Triatloia Maite Dut egitasmoko ekintzen berri zure emailean jasoko duzu.


Emakume! Triatloian hastea animatzen zaitugu.

Entrenamenduak
Topaketak
Bideo tutorialak

Emakume! Triatloian hastera animatzen zaitugu.

Entremanenduak   Topaketak   Bideo tutorialak

Egitasmoarekin bat egin duten triatloi taldeak

Guztion artean Triatloia Maite Dugunon komunitatea sendotu
eta gaztetxoen artean giza balioak sustatu ditzagun euskaraz!!!

Zein da zure instagram kontua?

Gurea hauxe da @triatloiamaitedut,
nahi duzunerarte

Triatloia Maite Dut egitasmoaren ibilbidea

2011tik Triatloia Maite Dugunon komunitatea sendotuz eta gaztetxoen artean giza balioak euskaraz sustatuz.

Sortzaile eta Antolatzailea

Babesle nagusiak

logolaboralkutxa2021

Babesleak

Babesleak

Laguntzaileak

Laguntzaileak
X