Lehen urratsak

12 astetan triatleta

Udalekuak

Gazte!

Triatloi hitzak errespetua ematen duen arren, ziur gaude, igeri, korrika, eta bizikletan noizbehinka ibiltzen zarela. Ez da besterik, ez dugu PRO itxurarik ezta zu PROa izateko nahirik. Ondo pasatzeko tartea hartzea nahiko genuke, hori bai euskaraz hitz egiten dugu eta kirola asko gustatzen zaigu, izan ere Triatloia Maite Dugu.

Erronka

12 Astetan Triatleta izatera iritsiko zara

Aukeratu zein distantziako triatloia prestatu nahi duzun (Super Sprint, Sprint edo Olinpikoa) eta gure entrenamenduak jarraituz, 12 astetan triatloi proba bat osatzeko gai izango zara. Aurten, gainera, izena ematearekin batera gida osagarri bat bidaliko dizugu: erronkaren egutegia, entrenamendu-taulak urratsez urrats eta zure datuekin betetzen joateko aukera.

  • Entrenatzailea: Hektor Llanos, triatleta ohia eta gaur egun triatloi-entrenatzailea.
  • Egin beharrekoa: “12 Astetan Triatleta” erronkan izena ematea (doako zerbitzua da).
  • Martxoaren 16an hasiko gara. Plaza mugatuak ditugu, ez gelditu kanpoan!

Bidea elkarrekin egingo dugu. Zatoz!

Triatloia hizpide

Adituen aholkuak, testigantzak eta askoz gehiago!

Topaketak

Entrenamendu gidatuak, saio praktikoak eta triatloi probak

Ez dago topaketarik

Gure newsletterra jaso nahi duzu?

Triatloia Maite Dut egitasmoko ekintzen berri zure emailean jasoko duzu.


    Zein da zure instagram kontua?

    Gurea hauxe da @triatloiamaitedut, nahi duzunerarte