Argazki eta bideoen
lizentzia

Triatloiamaitedut.eus webgunean gordetzen diren argazkiak eta bideoak, besterik adierazi ezean,Creative Commons Aitortu-Ez merkataritzarako-Partekatu lizentziara atxikitzen dira. Honek zer esan nahi du?: Edonork erabil ditzazkela hemen agertzen diren irudi eta edukiak (argazkien EXIF datuak, testuak, deskribapenak, iruzkinak, etab.). Hala nola, eskubide eta betebeharrak hauek lirateke:

  • Triatloiamaitedut.eus-eko argazki eta bideoak argitaratu ditzakezu.
  • Irudien kopiak egin ditzakezu.
  • Irudien lan eratorriak egin ditzakezu.
  • Ezin duzu lan hau merkataritza xedetarako erabili.

 

Irudi eta bideoei atxikitzen zaizkien betebeharrak hauek dira:

  • Irudi zein bideoaren egiletza aitortu behar duzu.
  • Irudi edo bideoaren egiletza aitortzeko modu azkarrena Triatloiamaitedut.eus-en irudi-bideo horrek duen URL kokapenera eta argazkilariak aukeratu duen erabiltzaile izena aipatzea da, eta ahal dela, esteka eskaintzea. Horrekin batera Triatloiamaitedut.eus-eko ikonoa/aipamena agertuko balitz, estimatua litzake.
  • Creative Commons baldintza berean banatu behar duzu lan eratorria edo egiten duzun kopia. Triatloiamaitedut.eus-eko irudi batekin kartel bat diseinatzen baduzu, kartel hori ere Creative Commons Aitortu-Ez merkataritzarako-Partekatu lizentziaren baldintzen menpean egongo da.

 

Erabilpen arau eta baldintzak

Triatloiamaitedut.eus zerbitzuaren erabilerak honako arau eta baldintzen ezinbesteko onarpena dakar berarekin:

Erabiltzaileak emandako datuen egiazkotasunaren gainean Triatloiamaitedut.eus-ek ez du inongo ardurarik izango. Argazki, bideo eta artxiboek izan ditzazketen ohar eta erantzunen ardura, oharren egilearenak dira. .

Erabiltzaileen aldetik, indarrean dagoen legediaren aurkako inongo jarduerarik ez da onartuko. Pertsonen intimitatea eta ohore-eskubidea erasotu zein irudi-eskubideak errespetatzen ez dituzten argazki, bideo eta artxiboak ezabatuak izango dira. Lizentzia-bortxaketak, beste erabiltzaileekiko errespetu-faltak edo jarrera iraingarriak ere ez dira onartuko. .

Argitaratu aurretik, edukia aztertzen dugu. Triatloiamaitedut.eus webguneak eskubidea du edukirik ez argitaratzeko, edukiak ez baditu betetzen orriak zehazten dituen baldintzak baldintzak..

Zerbitzua erabiliz, hemen gordetzen dituen argazki, bideo oro Creative Commons lizentzia libre jakin batekin argitaratuko direla onartzen du eta jakitun da erabiltzailea. Atal honen goikaldean lizentzia horren berezitasunak agertzen direlarik, berau irakurri eta ulertu dituela jakinaren gainean da. .

Triatloiamaitedut.eus webgunera bideoak bidaltzean, egileak baimena ematen dio Triatloiamaitedut.eus webguneari, bidaltzen dituzten bideoak Triatloia Maite Dut kanalean (Youtuben)  argitara ditzan..

Erabiltzailea bere kontura igoko dituen argazki, bideo eta artxiboen egilea izan beharko du, edo hauen egilearen izena aipatu eta copyright-a errespetatu beharko du. .

Triatloiamaitedut.eus arduradunek webgunearen atzigarritasun handiena bermatzen saiatuko direlarik, ez dute erantzukizunik izango, zerbitzuaren ezaugarri teknikoengatik, argazkiak edo informazioa galduko balira, edo erabiltzaileen kontuak aldi baterako atzigarri egongo ez balira.

Arau eta baldintza hauetan aldaketak bere kasa egiteko beretzat gordetzen du Triatloiamaitedut.eus taldeak, bai eta zerbitzua erabiltzeko baldintza teknikoetan aldaketak ezartzeko ere.

Triatloiamaitedut.eus kudeatzaileek arau eta baldintza hauetara egokitzen ez diren argazkiak, deskribapenak, iruzkinak edo bestelako edukiak ezabatzeko eskubidea beretzat hartzen dute.

X