14 Feb Errepideko bizikletan ibiltzeko oinarrizko laguntza
TOPAKETAREN HELBURUAK:
- Bizikletari izan diezaiokegun beldurra alde batera utzi, eta oinarrizko kontzeptuak landuaz, konfiantza hartu.
- Bizikletaren oinarrizko mekanika ikasi: zulatua nola konpondu, katea nola jarri, etab.
- Erronkako partaideak elkar ezagutu.
- Taldeko irteera egin.
- Norbanakoak dituen zalantzak argitu. (Triatloi probetarako materialaren ingurukoak, trantsizioen ingurukoak, igeriketakoak… edozein zalantza).
TOKIA: Zarautzen, Itsas Mendi auzoko atletismoko pistan (20800, Zarautz, Indamendi s/n). (google maps-eko irudia sartzea hobe)
DATA: Otsailak 20, igandea.
ORDUA: 09:30
ANTOLATZAILEAK: Arazi eta Fitgüne.
LAGUNTZAILEA: Nik Tri Triatloi Elkartea
PREZIOA: Doakoa
TOPAKETARA JOAN AHAL IZATEKO AURREZ IZENA EMATEA BEHARREZKOA IZANGO DA. NOLA?
Beheko formularioa osatuz (Erronkan izena emanda dutenek ez dute osatu beharrik).
EKARRI BEHARREKO MATERIALA:
- Bizikleta
- Kaskoa
- Bizikletako oinetakoak – Zapatilak
- Arropa egokia
- Ura
- Zulatua konpontzeko materiala (kamara, pintzak, puzgailua,…).
PLANGINTZA:
09:30: Ongi etorria.
09:45: Tokian bertan, bizikletatik jaisten/igotzen ikasi, kalak nola erabili, kanbioak nola aldatu, etab. Laburbilduz, bizikleta gainean eroso eta konfiantzarekin ibiltzeko oinarrizko kontzeptuak era praktikoan landu.
10:30: Mekanikako oinarrizko kontzeptuak ikasi (hezitzaileak azalpenak emango ditu, eta galderak egiteko aukera izango da).
11:30: Taldean, bizikleta irteera txiki bat egingo da (hezitzaile bat baino gehiago egongo da. Beraz, maila ezberdinak badaude, talde ezberdinak egin daitezke).
12:30: Azken galderak erantzun eta agurra.