Triatloiko euskal hiztegia

Hiztegi honen helburua, triatloiaren hastapenean daudenei kirol honetan erabiltzen diren hainbat hitzen esanahia azaltzea da.

  • Anoa gunea: Triatloi probetan jaki eta edariak banatzen diren gunea.
  • Ahokatzea edo akoplea: Horrela deritzo bizikletaren eskulekuan kokatutako osagarriari.
  • Biatloia: Triatloi frogen aldaera bat da, bi kirol tartekatzen dituena, korrika eta bizikleta. Konbinatzeko modua ondorengoa izanik: lehenik korrika, ondoren bizikleta eta amaitzeko korrika.
  • Uratloia: Triatloi frogen aldaera bat da, bi kirol tartekatzen dituena, korrika eta igeriketa. Konbinatzeko modua ondorengoa izanik: lehenik korrika, ondoren igeri eta amaitzeko korrika.
  • Trantsizioa: Triatloi frogetan kirol batetik bestera pasatzeko uneari trantsizioa deritzo.
  • Tropela: Orden jakin bat izan gabe txirrindulari multzo handiari deritzo.

Asko dira ingelesez erabiltzen diren hitzak, eta hauen esanahia ere zein den azalduko dugu jarraian.

  • Drafting: Gurpilean joateari deritzo.
  • Finisher: Froga amaitzen duen partaideari deritzo, kontutan izan gabe zein postuetan ailegatu den.
  • Boxes (trantsizio gunea): Triatletak trantsizioak egiten dituzten guneari deritzo. Bertan, bizikletak eta gainontzeko artikuluak gordetzen dituzte, frogan zehar hartu eta uzteko aukerarekin.
  • Penalty box: Arau hauste bat eginez gero, gune honetan gelditu behar izaten da epaileak jarraitzeko baimena eman arte.

Eta zuk, ze hitz dakizkizu?



X