
03 Maiatzak Getariako Sprint Triatloia prestatzeko entrenamendu gidatua
ENTRENAMENDU GIDATUAREN HELBURUAK:
- Getariako triatloiko zirkuitua ezagutu.
- Erronkako partaideak elkartu.
- Probaren inguruko zalantzak argitu.
ELKARTZE TOKIA:
Getarian, Balearri Jatetxearen (Txiringitoa) eta Gurutze Gorriko edifizioaren ondoan dagoen aparkalekuan, hondartza ondoan.
DATA: Maiatzak 15, igandea.
HASIERA ORDUA: 10:00
AMAIERA ORDUA: 12:00ak aldera amaitzea aurreikusten da
ANTOLATZAILEAK: Nik Tri Triatloi Elkartea
PARTE HARTZAILEAK: Erronkan izena eman dutenak eta Nik Tri taldeko kideak.
PREZIOA: Doakoa
IZEN-EMATEA: Telegram plataformaren bitartez edo www.triatloiamaitedut.eus webgunearen bitartez egin behar da.
EKARRI BEHARREKO MATERIALA:
- Igeriketako bainujantzia, txapela eta betaurrekoak
- Neoprenoa (hautazkoa)
- Bizikleta
- Kaskoa
- Bizikletako oinetakoak – zapatilak
- Korrikako oinetakoak – zapatilak
- Arropa egokia (tritrajea izan daiteke)
- Ura
- Zulatua konpontzeko materiala (kamara, pintzak, puzgailua,…).