Distantzia eta kategoria ofizialak

Ume eta gazteen kasuan (14 urte arte), adinaren arabera egokitutako distantzia proposatzen da. Helduen kasuan (>15 urte), distantzia herrikoitik hasi eta Ironman distantziaraino parte-hartzeko aukera du norbanakoak (probako-antolatzaileek besterik erabakitzen ez badute behintzat).

Guk taulan jasotako distantziak, Triatloi Federazioak zehaztutako distantzia ofizialak dira. Posible da ordea, ume eta gazteen kasuan, elkarte antolatzaileak parte-hartzaileen maila zein zirkuitua kontuan hartuta, distantzia ezberdin batzuk proposatzea.

Bestalde, gainontzeko kiroletan egiten den moduan, triatloian ere badago federatzeko aukera. Edonor federatu daiteke? Ez. Gutxienez 15 urte eduki behar dituzu.

Eta zer suposatzen du federatuta egoteak? Alde batetik, istripuen aurrean aseguratuta zaude. Eta beste alde batetik, sprint distantziatik hasi eta Ironman distantziaraino parte-hartzeko derrigorrezko baldintza da. Beraz, urte osoan zehar triatloian lehiatzen dabilen heldu batek lizentzia beharko du.

Ordea, posible da helduren batek pentsatzea: “ados, nik triatloia probatu nahi dut, baina ez dakit gustuko dudan. Beraz, ez al da gehiegi hasieratik federatzea?” Ba horrelako kasuetarako antolatzen dira distantzia herrikoiak. Distantzia hauek hasiberriei zuzenduta daude, eta bertan ez-federatuek soilik hartu dezakete parte.

Kategoriak

Kategoria Adina Lizentzia atera dezakete?
Pre-benjamina 7-8 urte Ez
Benjamina 9-10 urte Ez
Alebina 11-12 urte Ez
Infantila 13-14 urte Ez
Kadetea 15-17 urte Bai
Juniorra 18-19 urte Bai
Sub 23 20-23 urte Bai
Absolutua 24-39 urte Bai
Beteranoa  1 40-49 urte Bai
Beteranoa 2 50-59 urte Bai
Beteranoa 3 60 urte edo gehiago Bai

Distantziak

Proba Igeriketa Bizikleta Korrika Lizentzia behar da?
Pre-benjaminak 50 m 1 km 250 m Ez
Benjaminak 100 m 2 km 500 m Ez
Alebinak 200 m 4 km 1 km Ez
Infantilak 400 m 8 km 2 km Ez
Herrikoia 250-500 m 6,5-13 km 1,7-3,5 km Ez
Sprint 750 m 20 km 5 km Bai
Olinpikoa 1500 m 40 km 10 km Bai
Distantzia erdia 1.900-3.000 m 80-90 km 20-21 km Bai
Distantzia luzea 1.000-4.000 m 100-200 km 10-42,2 km Bai
Ironman 3.800 m 180,2 km 42,195 km Bai


X