03 Api Zer da triatloia?
Triatloia hiru probaz (igeriketa, txirrindularitza eta korrika-lasterketaz) osatutako kirola da. Orden horretan burutzen dira, eta modalitate batetik bestera denborarik galdu gabe pasatzen saiatu behar du triatletak. Aldaketa tarte horri, trantsizioa deitzen zaio.
Lehendabiziko triatloiak 1920ko hamarkadan Frantzian antolatu zituzten. Hala ere ez ziren egungoak bezalakoak. Egungo arauak bete zituen lehendabizikoa, Ainhoa Murua triatleta zarauztarrak ongi dioen moduan, San Diegon egin zuten. Ironman Hawaii lehiaketari esker, mundu osoan ezaguna egin zen triatloia. 2000 urtean. Sydneyko Olinpiar Jokoetan, kirol olinpikoa bihurtu zen.
Euskal Herrian futbolaren, saskibaloiaren eta eskubaloiaren erroak oso sakonak diren arren, triatloiak bilakaera adierazgarria izan du azken urteotan, geroz eta neska-mutil gehiago animatuz kirol hau probatzera. Zorionez, euskal harrobiak badu non ikasia: Ainhoa Murua, Eneko Llanos, Helene Alberdi zein Ander Okamika, besteak beste, punta-puntan dauden triatleta euskaldunak dira.
Triatloiaz gain, badaude beste hainbat lehiaketa proba bat baino gehiagok osatua, eta Triatloi Federazioak beregain hartu dituenak:
- Duatloia: korrika + bizikleta + korrika
- Uratloia: korrika + igeriketa + korrika
- Neguko triatloia: korrika + bizikleta + fondo eskia