Triatloia kirol bakartia da?

Jakina da triatloian ez dela taldeka lehiatzen, baina horrek kirol bakartia bihurtzen du? Ez, ez eta berriz ere ez. Euskal Herrian hainbat triatloi talde daude, eta askok ume zein gazteekin ere egiten dute lan. Triatloian hasi nahi duen orori, bere herriko edo inguruko triatloi taldera gerturatu eta informazioa eskatzea gomendatzen diegu. Bakarka lehiatzen den arren, taldean entrenatzea motibagarria eta aberasgarria da. Lehiaketa egunean ere, taldearen babesa asko eskertzen da.

Bideo honetan ikus dezakezue Nik Tri Triatloi Elkarteko triatloi eskolan 9-12 urte bitarteko gaztetxoek ELKARREKIN, afizioa konpartituz, zeinen ongi pasa zuten.



X