Fitgüneko Hektor Llanos eta Araziko kideak arduratuko dira astero entrenamendu taulak sortu eta zuek ulertzeko moduan plazaratzeaz. Hektor goi-mailako triatleta izandakoa da eta geroztik triatloiko entrenatzaile gisa dabil. Ziur zu bezalakoak topatu dituela bere ibilbide luze honetan. Araziko kideak, aldiz, komunikazio lanetan bai baina triatloia esatean ez dakigu oraindik zer datorkien burura. Zuek bezala triatloi munduan murgilduko dira, eta asteroko entrenamenduak modu ulerterrazean azalduko dizkizuete.
ENTRENAMENDUEN PLANGINTZA
Entrenamendu plangintza ezberdin bat sortuko dugu, triatloi distantzia bakoitzeko:
Zozketa, kedada eta bestelakoetan parte hartzeko “18 Astetan Triatleta” erronka izena emanda egotea beharrezkoa izango da.
Ekainak 17ra entrenamendu taulak burututa heltzen direnak prest egongo dira aukeraturiko triatloia burutzeko. Baina noski, parte hartu ala ez hautazkoa izango da eta zuetako bakoitzak erabaki beharko du. 18 Astetan Triatleta erronkan parte hartzen duzuenak ez zaudete behartuta triatloi batean parte hartzera.
(*) Sprint distantzia eta distantzia Olinpikoko triatloi proba batean parte hartzeko ezinbestekoa da triatloian federatzea. Euskadiko Triatloi Federazioko lizentzia ateratzeko, sendagilearen egiaztagiria, Nortasun Agiria, argazki bat eta kuota ordaindu izanaren agiria aurkeztu behar dira. Kuota 62-99 euro bitartekoa da kirolari independiente gisa federatuz gero, triatloi elkarte baten bitartez eginez gero %20 gutxiago. Sendagile ziurtagirian ezinbestekoa da ondorengo esaldia agertzea “konpetizioko triatloia burutzeko gai” – ”apta para la práctica de triatlón de competición”. Guzti hau Euskadiko Triatloi Federazioaren triatloi.org webgunearen bidez burutu behar da.
Antzezteaz gain, Santa Klara irlara joan-etorri ugari egiten ditu igerian. Spinning-eko klaseetan ere badabil. Adi honekin Hondarribi!
Aste honetako entrenamenduaren PDFa deskargatu:
Geldirik egoten ez den horietakoa. Lekeitioko triatloia bixi-bixi eta aurpegi onarekin amaitu baietz? Igeriketak kezkatzen dio gehien. Ea ba!
Iaz erronkari esker triatloian hasi zen eta olinpikoa egiteko prest dugu aurten. Non topatzen ote du motibazioa neska honek? Go Nerea go!
Aste honetako entrenamenduaren PDFa deskargatu:
BAI, NI PREST!