Udalekuak

Abuztuaren 30etik (igandea) irailaren 4ra (ostirala)

Udari amaiera borobila emateko prest? Txurrukan, euskara, kirola eta lagunartea izango dira ardatz. Aurten 2 adin-talde eta 2 egitarau ditugu: aukeratu dagokizun taldea eta… gozatzera!

7–12 urte  Jolas Udalekuak

Kirola, jolasa eta abentura uztartzen dituen udalekuak!

Goizetan, jolas giroan eta adinera egokituta, mugimenduaz gozatzeko kirol-jarduerak egingo ditugu: igeriketa saioak, korrika/jolas aktiboak, orientazio-jolasak, multikirola… Helburua argia da: mugitu, gozatu eta ongi pasa.

Arratsaldeetan, berriz, aisialdiak hartuko du protagonismoa: ur-jolasak, hondartza irteera, igerilekuan bainua, pista-jolasa, Conquis eguna, ibilaldiak eta gaueko ekintzak, besteak beste.

13–17 urte  Triatloi Udalekuak

Triatloi munduan murgildu nahi duzu? Hau da zure aukera!

Goizetan, igeriketa, korrika eta bizikleta landuko ditugu, adinera eta mailara egokitutako entrenamenduekin. Triatloiaz ikasteko, teknika hobetzeko, norberaren erritmoan aurrera egiteko eta lagun berriak egiteko aukera paregabea izango da, betiere giro motibatzaile eta atseginean.

Arratsaldeetan, bi taldeek bat egingo dute eta dibertsioa izango da protagonista: ur-jolasak, hondartzara irteerak, igerilekuan bainuak, pista-jolasak, Conquis eguna, ibilaldiak eta gaueko ekintza bereziak… seguru ez garela aspertuko!

Datu praktikoak

  • NOIZ: Abuztuaren 30etik irailaren 4ra
  • NON: Txurruka aterpetxea (Orio, Gipuzkoako Foru Aldundiaren aterpetxea)
  • ORDUTEGIA: Udaleku itxiak
  • HIZKUNTZA: Euskara
  • PLAZAK: Mugatuak (izen-ematea iristen den hurrenkeran)
  • PREZIOA: 352 €
  • ANTOLATZAILEA: Arazi Ideiak Borobiltzen eta Nik Tri Triatloi Elkartea

Informazio gehiago nahi duzu?

info@triatloiamaitedut.eus

943 833 641

lk-txartela

Laboral Kutxa logotipoa

LABORAL Kutxako GO! Txartelarekin DESKONTUA udalekuetan

Zer eskaintzen didate LABORAL Kutxako GO! txartelek? Komisiorik GABE:

  • Txartelen jaulkipena eta mantentzea.
  • Estatu osoko 10.000 kutxazainetan.
  • LABORAL Kutxaren aldetik, atzerriko kutxazainetan.
  • Dibisa aldatzeagatik.

Txurruka aterpetxea (Orio)

Kokapena eta instalazioak

12 eta 16 lagunentzako logelak, ohatzeekin. Bost areto ditu eta horietako bat gela interaktiboa da. Jokaleku oso handia du, kanpoko igerilekua, belar artifizialeko pista, ping-pongeko mahaia eta eraikin estalia, pilotan jokatzeko edo beste jarduera batzuk ere egiteko. Otorduak aterpetxean bertan prestatzen dira.

Aterpetxea egokituta dago mugikortasun murriztuko pertsonentzat.

  • Astialdiko jarduerak.
  • Gaueko jolasak.
  • Txangoak.
  • Mendi-irteerak.
  • Hondartza eta igerilekua.
  • Beste kirol batzuk egiteko aukera.

Ohiko galderak

Zer esan nahi du “udaleku itxiak”?

Parte-hartzaileak aterpetxean egongo dira egonaldi osoan zehar, loak eta otordu guztiak barne. Horrela, esperientzia osoa partekatzen dute, autonomia eta talde-giroa sustatuz.

Euskaraz izango da?

Bai, eguneroko hizkuntza euskara izango da, naturaltasunez eta giro atseginean erabiliz.

Plazak nola ematen dira?

Izen-ematearen hurrenkeran, plaza kopurua mugatua denez. Beraz, garaiz izena ematea gomendatzen da.

Ordainketa nola egin behar da?

Deskontua eskuratzeko, ordainketa LABORAL KUTXAKO GO! Txartelarekin egin behar da.

Zer eraman behar da?

Arropa erosoa eta kirolekoa, bainujantzia, toalla, eguzkitakoa, zapatila egokiak, eta eguneroko jardueretarako beharrezkoa den guztia. Gainera, egitarauaren arabera zehaztutako material osagarria ere ekarri beharko da.

Partaideen %100ak berriz parte hartuko luke

Partaideen artean eginiko inkestak testigantza hauek utzi zizkigun.

"

"

Ikusi orain arte Triatloia Maite Dut egindako ibilbidea

Zein da zure instagram kontua?

Gurea hauxe da @triatloiamaitedut, nahi duzunerarte