Aukeratu zein distantziako triatloia prestatu nahi duzun, eta gure entrenamendu taulak jarraituz, 12 astetan triatloi proba bat osatzeko gai izango zara.

350 m igeri / 10 km bizikleta / 2, 5 km korrika

750 m igeri / 20 km bizikleta / 5 km korrika

1.500 m igeri / 40 km bizikleta / 10 km korrika
Bidea elkarrekin egingo dugu eta euskaraz. Triatloia Maite Dut-eko kideok, aurtengo enbaxadoreak eta erronkako partaideak batera ekingo diogu erronkari: Zatoz! 12 Astetan Triatleta erronkara!
Bide hau egin baduzu, astero 3 edo 5 egunez kirola eginez egon zara azken 3 hilabeteetan, eta ziur zure buruarekin hobeto sentitzen zarela eta ohitura osasungarri batzuk zureganatu dituzula. Gainera, triatloiari beldur pixka bat galduko zenion ziur, izan ere, aurrerantzean triatletatzat har dezakezu zure burua eta izena eman dezakezu zure gertuko triatloi elkarteren batean.
Ongi etorri Triatloia Maite Dugunon artera!

Triatloia Maite Dut egitasmoko ekintzen berri zure emailean jasoko duzu.