Enbaxadoreak

Aurten aurpegi berriekin gatoz!

Zeintzuk izango ote dira aurtengo enbaxadoreak?

Martxoaren 16ean hasita Fitgüneko Hektor Llanosen eskuetan ipiniko dira, asteroko entrenamenduak egiten hasiko dira, eta guri kontatuz joango dira zer nola doazen.

Gainera! Ekainaren 21etik aurrera beraien lehen triatloia burutzen ikusiko ditugu, bidean galtzen ez badira behintzat. Irteera puntuan egongo direla uste al duzu?

Aurtengo enbaxadoreak

Janire Atxurra

Triatloira jauzi egingo duen eduki sortzaile ausarta!

  • Aulesti, 25 urte.
  • Distantzia: Super Sprint
  • Jomuga: Donostiako Emakumeen Triatloia (Ekainak 27)
  • Instagram: @janiatxu

Kirola utzita du aspaldian, eta bere lehen triatloia egiteko prest azaldu zaigu. Zalantzarik gabe erronka-eroak gustoko ditu Janirek. Eta nola ez, ilusioz gainezka eta ikasteko gogoz dator. Donostiako Emakumeen Triatloian, triatleta izatera iritsiko da.

Iker Iribarren

Sprint distantzian, helmugara irribarrez iristeko prest!

  • Donostia, 26 urte.
  • Distantzia: Sprint
  • Jomuga: Lekeitioko Sprint Triatloia (Ekainaren 21a)
  • Instagram: @ikeriribarren

Korrika bai, bizikleta tarteka… baina igeriketa? Hori bai sorpresa! Triatloia bere planetatik kanpo zegoen arren, erronka entzun eta ez zuen bi aldiz pentsatu. Lehen entrenamenduetan izango du zer galdetua, baina pausoz pauso, Sprint-erako bidea egingo du. Lekeitio, prest egon: Iker badator!

Unax Uralde

Olinpikoa helburu, esperientzia hutsetik abiatuta!

  • Donostia, 18 urte.
  • Distantzia: Olinpikoa
  • Jomuga: Donostiako Onditz Triatloia (Ekainaren 28a)
  • Instagram: @unaxuralde

Triatloia entzunda “hori ez da nirea” pentsatzen zuten horietakoa zen Unax. Baina erronka handiak gustuko ditu, eta zuzenean Olinpikora joatea erabaki du. Arraunean dabil fuerte, baita antzezlanetan ere, baina igeri-bizikleta-korrika … beste kontu bat da.

Onditzeko irteeran egongo da, ausardiaz eta gogo handiz. Aupa Unax!

Aurreko urteetako enbaxadoreak

5. Edizioa
Ane Iturrate
Jon Fernández
Eneritz Urrutia
4. Edizioa
Miren Arrieta
Jon Olivares
Nerea Mazo
3. Edizioa
Nerea Mazo
Nakor Markez
Jone Albisua
2. Edizioa
Julen Portillo
Aitziber Errazkin
Iñigo Vicens
1. Edizioa
Izaro Bereziartua
Julen Portillo
Kai Nakai

Eta zuk? 12 Astetan Triatleta bilakatu nahi al duzu?