Enbaxadoreak

ERRONKA         ENBAXADOREAK           PRESTAKETA          ENTRENAMENDUA          NOR GARA        PARTAIDEAK

Honako hauek 18 Astetan Triatleta bilakatzeko erronkari baietz erantzun zioten iaz. Aurten aldiz, aurpegi berriekin gatoz. Zeintzuk izango ote dira aurtengo enbaxadoreak? Otsailaren 14ean hasita Fitgüneko Hektor Llanosen eskuetan ipiniko dira, asteroko entrenamenduak egiten hasiko dira, eta guri kontatuz joango dira zer nola doazen. Jarraitu beraien gorabehera guztiak gure sareetan @triatloiamaitedut Instagram eta Facebook-en.

Gainera! Ekainaren 12an Donostiako Triatloi Herrikoiko irteeran izango ditugu batzuk eta gainontzekoak Ekainaren 18an Lekeitioko Sprint Triatloian estreinatzekoak dira, bidean galtzen ez badira behintzat. Irteera puntuan egongo direla uste al duzu?

Eta zuk? 18 Astetan Triatleta bilakatu nahi al duzu? Eman izena.

Eta zuk? 18 Astetan Triatleta bilakatu nahi al duzu?

2022ko ENBAXADOREAK: 2. EDIZIOA

Julen Portillo
😂😂

“Zuek zarete, guek garete!”

Zarautz, 27 urte.

Instagram: @julenpo

Lotsaren arrastorik ez du, eta bigarren urtez jarraian triatleta bilakatzeko erronka osatzera doa. Oraingo honetan aditu moduan, asteroko entrenamenduak aurkeztuz ere ikusiko dugu. Iaz Lekeitioko Sprint Triatloian “korteak” juxtu-juxtu pasa zituen, aurtengoan berriz denborak hobetu eta @julentelle –ren aurretik iristeko nahia erakutsi du. Lortuko duela uste al duzue?

Julenen erronka: 18 astez Sprint distantziako entrenamenduak osatu eta Ekainaren 18an Lekeitioko Sprint Triatloian hartuko du parte!

Aitziber Errazkin
💃🎤

“Goazen telesaileko aktorea, orain triatleta!”

Donostia, 22 urte.

Instagram: @aitxibita

ETB-n abesten eta dantza egiten ikusi dugu orain artean eta, jakin badakigu gimnasioa ere zapaltzen duela tarteka. Ez da abiapuntu txarra triatleta izateko bideari ekiteko. 18 asteren ondoren bere lehen triatloian parte hartzen ikusiko ote dugu? Ziur baietz! Eta adi, sorpresa ederra eman dezake eta!

Aitziberren erronka: 18 astez Super Sprint distantziako entrenamenduak osatu eta Ekainaren 12an Donostiako Triatloi Herrikoian hartuko du parte!

Iñigo Vicens
🏋🔥

“Instagramen arrasatzen dabilen Crossfiteroa”

Ondarru, 37 urte.

Instagram: @ivicens44

Instagramen arrasatzen dabilen Crossfiteroa dugu Iñigo. Muskuloak, beraz, badakarzki de serie. Baina lagundu edo kalte egingo ote dio horrek?

“Erronka barri bategaz…” Ondarruko euskara entzutea asskkooo gustatzen zaigu, triatloia bezainbeste Euskara eta euskalkiak maite baititugu. @ivicens44-k dena emango duenaren zalantzarik ez dugu. Eta gu bidelagun izango gaitu! Ea elkarrekin noraino iristen garen!

Iñigoren erronka: 18 astez Sprint distantziako entrenamenduak osatu eta Ekainaren 18an Lekeitioko Sprint Triatloian hartuko du parte!

2021ko ENBAXADOREAK: 1. EDIZIOA

Izaro Bereziartua
🏍🔥🏎

Zarautz, 18 urte.

Instagram: @izaro_bereziartua

Instagram sarean arrasatzen dabilen Zarauzko gazteak ez du zalantza gehiegirik erakutsi erronkari aurre egiteko garaian. Crossfit-ean ibili izan da eta sasoi betean ikusten zaio. Hala ere, aitortu digu igerian bi luze baino gehiago egiteko gai ez dela.
Ez du erronka makala orduan.

Julen Portillo

“Zuek zarete, guek garete!”

Zarautz, 26 urte.

Instagram: @julenpo

Tiktok: @julenportillo

Lotsaren arrastorik ez du, eta benetako erronka bat egiteko gogoz dabil. Eskubaloia izan da bere kirola, jokalari moduan aurrena eta entrenatzaile gisa ondoren. Asteroko bere entrenamenduen berri izateko irrikitan gaude dagoeneko, bere kontakizunekin barre pixkat egingo dugu ziur.
Julenek ere igeriketari dio errespetu gehien. Hektorrek badu lan pixkat bi hauekin.

Kai Nakai

🐆 Reggaetoia • Euskara

📍Vitoria-Gasteiz, 25 urte.

Instagram: @kai.nakai


Tiktok: @kai.nakai

Iratxe gasteiztarra ere urriak 10ean Lekeitioko Sprint Triatloiean parte hartzeko prest dago. Abesten eta dantza egiten ikusi dugu orain artean, baina jakin badakigu gimnasioa ere zapaltzen duela tarteka. Adi, sorpresa ederra eman dezake eta!

Gu ere bere eskuetan jarri beharko gara koreografiaren bat egiteko.

Triatloia Maite Dut Denda

Triatloi zalea bazara, jantzi Triatloia Maite Dut arropa!

maillot-1
Maillota

Triatloia maite dut

49€
tritraje-1
Tritrajea

Triatloia maite dut

99€

BAI, NI PREST!




X