Dortsala nola erabili behar dut?

Triatloian aldi bakoitzean dortsalak non joan behar duen jakitea garrantzitsua da, kirol motaren arabera lekuz aldatu behar izaten baita:

  • Igeriketa atala: ez da dortsala jantzi behar, boxeetan prest utzi beharko duzu.
  • Bizikleta atala: bizikletan hartzen den postura dela eta (aurrealdea ez da ongi ikusten), dortsala ipurdi/bizkar aldean jarri behar da.
  • Korrika atala: behin bizikleta uztean eta korrikari ekitean, dortsala aurre aldera pasa behar da, tripa aldera.

Dortsala aurrera eta atzera mugitu ahal izateko eta aldaketa hori denbora galdu gabe egin ahal izateko, portadortsala izeneko soka bat erabiltzen da triatloi probetan. Bideoan klikatuz zer den ikasiko duzu, eta hau nola erabili. Hasiberria bazara, portadortsala etxean egiteko aukera ere eskaintzen dizugu ?



X