Enbaxadoreak

ERRONKA         ENBAXADOREAK           PRESTAKETA          ENTRENAMENDUAK          ARIKETA OSAGARRIAK          NOR GARA        PARTAIDEAK

Honako hauek 18 Astetan Triatleta bilakatzeko erronkari baietz erantzun zioten iaz. Aurten aldiz, aurpegi berriekin gatoz. Zeintzuk izango ote dira aurtengo enbaxadoreak? Otsailaren 13an hasita Fitgüneko Hektor Llanosen eskuetan ipiniko dira, asteroko entrenamenduak egiten hasiko dira, eta guri kontatuz joango dira zer nola doazen. Jarraitu beraien gorabehera guztiak gure sareetan: @triatloiamaitedut.

Gainera! Ekainaren 17tik aurrera beraien lehen triatloia burutzen ikusiko ditugu, bidean galtzen ez badira behintzat. Irteera puntuan egongo direla uste al duzu?

Eta zuk? 18 Astetan Triatleta bilakatu nahi al duzu? Eman izena.

Eta zuk? 18 Astetan Triatleta bilakatu nahi al duzu?

Aurtengo enbaxadoreak

4. edizioa

Miren Arrieta

Antzezle fina, Santa Klara irlara joan-etorri ugari egina! ?

  • Donostia, 25 urte.
  • Distantzia: Super Sprint
  • Jomuga: Hondarribiako Super Sprint Triatloia
  • Instagram: @mirenblabla

Antzezteaz gain, Santa Klara irlara joan-etorri ugari egiten ditu igerian. Spinning-eko klaseetan ere badabil. Adi honekin Hondarribi!

Jon Olivares

Alfonbra gorrietan ohitua, Lekeition izango du tri-estreinua! ?

  • Madril, 34 urte.
  • Distantzia: Sprint
  • Jomuga: Lekeitioko Sprint Triatloia
  • Instagram: @olivares_jon

Geldirik egoten ez den horietakoa. Lekeitioko triatloia bixi-bixi eta aurpegi onarekin amaitu baietz? Igeriketak kezkatzen dio gehien. Ea ba!

Nerea Mazo

Iaz triatleta bilakatu eta aurten distantzia hirukoiztu! ?

  • Bilbo, 25 urte.
  • Distantzia: Olinpikoa
  • Jomuga: Memorial Onditz triatloia, Donostia
  • Instagram: @nereamazo

Iaz erronkari esker triatloian hasi zen eta olinpikoa egiteko prest dugu aurten. Non topatzen ote du motibazioa neska honek? Go Nerea go!

2023ko ENBAXADOREAK: 3. EDIZIOA

Nerea Mazo

“Bizitzari irribarrez begiratzen dion antzezlea” ?

Bilbo, 24 urte.

Distantzia: Super Sprint
Jomuga: Hondarribiako Super Sprint Triatloia
Instagram: @nereamazo

Antzezle bilbotarra, triatleta bilakatzeko prest! Jeje! Ez dezala irrifarra bidean galdu!

Bere Instagramek esan digu korrika egin zuen azken aldia esnezko hortzak zituenean izan zela; baina, jakin badakigu Nerea igerilari abila dela eta Lekeitioko uretan arazorik gabe ibiliko dela. Nola moldatuko ote da bizikletan eta korrikan? Ekainak 17an Lekeitioko Super Sprint Triatloian Nerearen abileziak ikusteko aukera izango dugu!

Nakor Markez

“Triatloia ere Conquis-tatuko al du?”?

Zarautz, 38 urte.

Distantzia: Sprint
Jomuga: Lekeitioko Sprint Triatloia
Instagram: @nakor_markez

Nola moldatuko ote da Conquis-tatzaile bat triatleten artean? Lekeition ikusiko dugu!

Duela 12 urte Conquis irabazi zuen, eta arte martzialetan ere dotore ibiltzen da Nakor. Nerearekin batera Lekeitioko Super Sprint Triatloian hartuko du parte. Pike sanoa sortuko al da gure bi enbaxadoreen artean? Ekainak 17an ikusiko dugu!

Jone Albisua

“Erronkak maite dituen mariloki-a” ?

Zarautz, 22 urte.

Distantzia: Olinpikoa
Jomuga: Memorial Onditz triatloia, Donostia
Instagram: @jonealbisuaarregi

Iaz erronkarekin triatleta bilakatu zen eta ezin geldirik egon, aurten Olinpikoa!

Energia positiboa transmititzen duten pertsona horietako bat da Jone. Berak ez du ezinezkorik ezagutzen. Pasa den urtean “18 astetan triatleta” erronkari esker triatleta bilakatu zen eta aurten distantzia handitzea erabaki du. Dudarik ez dugu dena emango duela desafio honetan!

Anne Galarraga

Distantzia: Super Sprint
Jomuga: Emakumeen triatloia, Donostia

Gutako bat, ordenagailu parean ikusi ohi dugu, baina tri-an? Ziur al zaude Anne?

2022ko ENBAXADOREAK: 2. EDIZIOA

Julen Portillo
??

“Zuek zarete, guek garete!”

Zarautz, 27 urte.

Instagram: @julenpo

Lotsaren arrastorik ez du, eta bigarren urtez jarraian triatleta bilakatzeko erronka osatzera doa. Oraingo honetan aditu moduan, asteroko entrenamenduak aurkeztuz ere ikusiko dugu. Iaz Lekeitioko Sprint Triatloian “korteak” juxtu-juxtu pasa zituen, aurtengoan berriz denborak hobetu eta @julentelle –ren aurretik iristeko nahia erakutsi du. Lortuko duela uste al duzue?

Julenen erronka: 18 astez Sprint distantziako entrenamenduak osatu eta Ekainaren 18an Lekeitioko Sprint Triatloian hartuko du parte!

Aitziber Errazkin
??

“Goazen telesaileko aktorea, orain triatleta!”

Donostia, 22 urte.

Instagram: @aitxibita

ETB-n abesten eta dantza egiten ikusi dugu orain artean eta, jakin badakigu gimnasioa ere zapaltzen duela tarteka. Ez da abiapuntu txarra triatleta izateko bideari ekiteko. 18 asteren ondoren bere lehen triatloian parte hartzen ikusiko ote dugu? Ziur baietz! Eta adi, sorpresa ederra eman dezake eta!

Aitziberren erronka: 18 astez Super Sprint distantziako entrenamenduak osatu eta Ekainaren 12an Donostiako Triatloi Herrikoian hartuko du parte!

Iñigo Vicens
??

“Instagramen arrasatzen dabilen Crossfiteroa”

Ondarru, 37 urte.

Instagram: @ivicens44

Instagramen arrasatzen dabilen Crossfiteroa dugu Iñigo. Muskuloak, beraz, badakarzki de serie. Baina lagundu edo kalte egingo ote dio horrek?

“Erronka barri bategaz…” Ondarruko euskara entzutea asskkooo gustatzen zaigu, triatloia bezainbeste Euskara eta euskalkiak maite baititugu. @ivicens44-k dena emango duenaren zalantzarik ez dugu. Eta gu bidelagun izango gaitu! Ea elkarrekin noraino iristen garen!

Iñigoren erronka: 18 astez Sprint distantziako entrenamenduak osatu eta Ekainaren 18an Lekeitioko Sprint Triatloian hartuko du parte!

2021ko ENBAXADOREAK: 1. EDIZIOA

Izaro Bereziartua
???

Zarautz, 18 urte.

Instagram: @izaro_bereziartua

Instagram sarean arrasatzen dabilen Zarauzko gazteak ez du zalantza gehiegirik erakutsi erronkari aurre egiteko garaian. Crossfit-ean ibili izan da eta sasoi betean ikusten zaio. Hala ere, aitortu digu igerian bi luze baino gehiago egiteko gai ez dela.
Ez du erronka makala orduan.

Julen Portillo

“Zuek zarete, guek garete!”

Zarautz, 26 urte.

Instagram: @julenpo

Tiktok: @julenportillo

Lotsaren arrastorik ez du, eta benetako erronka bat egiteko gogoz dabil. Eskubaloia izan da bere kirola, jokalari moduan aurrena eta entrenatzaile gisa ondoren. Asteroko bere entrenamenduen berri izateko irrikitan gaude dagoeneko, bere kontakizunekin barre pixkat egingo dugu ziur.
Julenek ere igeriketari dio errespetu gehien. Hektorrek badu lan pixkat bi hauekin.

Kai Nakai

? Reggaetoia • Euskara

?Vitoria-Gasteiz, 25 urte.

Instagram: @kai.nakai


Tiktok: @kai.nakai

Iratxe gasteiztarra ere urriak 10ean Lekeitioko Sprint Triatloiean parte hartzeko prest dago. Abesten eta dantza egiten ikusi dugu orain artean, baina jakin badakigu gimnasioa ere zapaltzen duela tarteka. Adi, sorpresa ederra eman dezake eta!

Gu ere bere eskuetan jarri beharko gara koreografiaren bat egiteko.

BAI, NI PREST!






X